 
                    BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Ezkondua da eta 29 urteko semea dauka. Gizarte graduatua da, enpresei aholkularitza ematen die eta erkidegoen administraria da lanbidez. Lan egiten ez duen denbora familiari ematen dio, eta bereziki emazteari. Gustuko du herrian paseatzen irtetea eta merkatarien elkartean laguntzea. Bere zaletasunen artean dago idazluma, boligrafo eta idazteko tresna bitxien bilduma egitea.
Bigarren aldia da Javier Aranburuzabala Portugaleteko alkatetzarako aurkeztuko dena, oraingo honetan “2011 urtean izan ez genuen esperientziarekin”. Udal kudeaketara begira, oraingoa talde “indartua eta hobeto prestatua” da. EAJ-PNV-ren hautagai zerrenda osatzen dutenek argi daukate erronka honek suposatzen duen “ardura”, eta lehen eguneko ilusio eta gogoekin ekin nahi diote lanari.
 
         
        1.- Zerbitzu publikoa emateko bokazioa, gobernu irekia,gardentasuna, zintzotasuna, hurbiltasuna,berrikuntza, parte hartzea, akordioa eta profesionaltasuna .
2.- Gure lehentasuna PortuEkintza eta enplegua lantzeko erakunde arteko mahaia eratzea da. Gizarte Zerbitzuen eraginkortasuna eta irismena hobetzea.
3.- Portugalete eta Kultur Hiria, transformazio eta garapen ardatz gisa. Hiritar eta erakundeak dira protagonista. Merkatuko Plaza birgaitzea, eszenatoki berria. Liburutegia: zerbitzuak eta ordutegiak hobetzea .
4.- Alde Zaharra garatzeko Plan Estrategikoa eta Hiri Antolamendu Plan Berezia egitea, erakunde, eragile eta herritarren parte hartze eta adostasunarekin.
5.- Hirigintza jasangarria, iresgarritasuna eta hirigintza jardueren kalitatea bermatuko duen politika, neurri aitzindariak baliatuta aparkatzeko arazoak konpontzeari ekingo diona.
6.- Portugalete Merkatal Zentro Irekia, sektorea laguntzea eta zerbitzuak hobetzea. Mugakide ditugun udalerriekin estrategia turistikoa bultzatzea .
7.- Eleaniztasuna sustatuko dugu, euskara ere bada Portugaleteren hizkuntza. Euskara Plana garatuko dugu eta giza baliabideak eta diru baliabide nahikoak jarriko ditugu.
8.- Pertsonak dira Portugaleteren orainaren eta etorkizunaren protagonista nagusiak. 2015 urterako ume eta gazteen estrategia egingo dugu, elkarte sareei eta musika taldeei lagunduko diegu eta gazte eta elkarteen ekimenak babestuko ditugu .
9.- Udaltzain gehiago eta baliabide eta material gehiago, puntu beltzak identifikatzea, oporraldi lasairako egitasmoa .
10.- Portugalete Kirol Hiria, hiribilduko klub eta kirol eragileen aldeko apustua, egokitutako kirol programa martxan jartzea .
