UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

URRETXU 2015

LANA EGITEKO BENETAKO GOGOA, IDEIAK, ILUSIOA ETA ESPERIENTZIA UZTARTUZ, URRETXUN BIZI GAREN GUZTION ALDE GURE ONENA EMAN NAHI DUGU, SERIOTASUNEZ, ZINTZOTASUNEZ ETA ZORROZTASUNEZ

Jon Luki

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV URRETXU


  • Jon Luki

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Jon Luki

Urretxun jaioa. 54 urte

Jon Luqui Albisua Urretxun jaio zen 1968. urteko azaroaren 20an. UPV-EHUn zuzenbidean lizentziatua, bi urte eman zituen Belgikan europear zuzenbide ekonomikoan Master bat egiten. Ondoren, ESTEn ETEn Finantza kudeaketan Graduondokoa atera zuen eta, berriki, ekainean bukatuko du Executive Masterra Deustoko Business Schoolean .

2003. urtean bere ibilbide politiko publikoa hasi zuen, lehendabizi Gipuzkoako Batzar Nagusietan bere barrutiko Ahalduna, eta handik hilabete batzuetara Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako Departamentuko Plangintza eta Kudeaketarako Sistemen Zuzendari Orokorra izendatua izan zen. Hamar urte baino gehiagoz Urretxu-Zumarragako EAJ- PNVko Uri Batzarreko Presidentea izan da eta, gaur egun, Urretxuko Udalean zinegotzia da ere.

Enpresa munduarekin zerikusia duten gaiei buruz aparteko sentsibilitatea du, bereziki bere eskualdearen garapen ekonomikoari dagokionez, bertako Garapen Agentziko zuzendaria 2008. urterarte izan zelarik. Gaur egun, aipatutako Masterra ikasteaz gain, Urretxuko familia izaerako enpresa batean egiten du lan. Bere afizioen artean kirola da nabarmenena eta, bereziki, mendira joatea. Sukaldaritzaz gain, tarte libreak familia eta lagun artean pasatzea du gustoko. 

TALDEA

  • Itziar Agirre Berriotxoa
  • Igor Zubillaga Aguado
  • Juan Luis Albisua Garmendia
  • Maialen Fidalgo Mendizabal
  • Ion Pol Agirre Berriotxoa
  • Larraitz Urrestilla Beloki
  • Izaskun Fernandez Dominguez
  • Ivanka Ognyanova Sevdina
  • Sabino San Vicente Alvarez
  • Luis Maria Arrieta Arrizabalaga
  • Milagros Alberdi Sasieta
  • Iakes Antia Juaristi
  • Karmele Etxeberria Larraza
  • Victor Perez Eguren
  • Angel Errazu Garate

EGITASMOA

1. GARDENTASUNA: gobernatzeko beste modu bat.

Udala Gobernu Onean eta etikan oinarritutako printzipioen arabera zuzendu. Kudeaketa ireki, zorrotz eta gardenaren aldeko apustua egin. Benetako eta zuzeneko komunikazio baten bitartez eta tecnología berriei ateak zabalduz.

 

2. HERRITARREN PARTEHARTZEA: inposaketari ez, akordioari bai.

Alderdi politiko, erakunde eta eragile sozial eta ekonomikoen arteko lankidetza Udal Gobernuaren erdigunean kokatu. Benetako eta ez urrutitik gidatutako partaidetzaren aldeko apustua egin. Zumarragarekin eraginkorra izan behar duen benetako kolaborazio bat sustatu.

 

3. JARDUERA EKONOMIKOA: lehentasun osoa enpleguari eta ekonomiari.

Langabeziari aurre egin eta enpresa-jarduera eta merkataritza sustatu, gizarte justuago eta kohesionatuago bat eraikitzeko oinarri gisa.

 

4. JUSTIZIA SOZIALA: inor ez dadila bazterrean gelditu.

Gizarte Ekimeneko Departamentua eta bere baliabideak bermatu zerbitzu desberdinak eta pertsona eta kolektibo ahulenen arreta soziala indartuz, berdintasun eta elkartasun printzipioak aplikatuz laguntzen egiaztapen hertsiarekin batera.

 

5. BIZI-KALITATEA: erantzun arin eta azkarra auzo eta bizilagunen beharrei.

Udal parke eta plazak, gainontzeko instalazioak, azpiegiturak eta oinarrizko zerbitzuak hobetzeko egitasmoa onartu: garbiketa, hondakinen kudeaketa, segurtasuna. Hiri inguruko auzo eta goi aldean daudenetara egoki heltzeko baliabideak bermatu. Ingurugiroarekin erlazionaturiko gaiei arreta berezia eskeini.

 

6. Auzo desberdinen arteko OREKA.

Auzo nahiz baserri guztiak neurri berdinean izan behar dira garrantzitsu Udalaren plangintzan. Denok hartuko dute parte Urretxu hazi araziko duen eraldatze  sostengarrian.

 

7. INBERTSIO PUBLIKOA: proiektu estrategikoei bultzada.

Legealdiko lehentasunak Kudeaketa Plan baten barruan adostu, gaur egun arazo ekonomiko edo legalengatik geldirik edo motelduta dauden proiektu nagusiak piztu arazteko.

 

8. MUGIKORTASUNA ETA APARKALEKUA: garraio jasangarria bultzatu eta

aparkaleku faltari aurre egin.

Egun dauden beharrei erantzunik onena emateko neurriak adostu Urretxu eta Zumarragako auzotarren interesak kontuan hartuz.

 

9. EUSKARA, KULTURA ETA KIROLA: Urretxuren nortasun ikurrak.

Kirol eta kultur jardueren eskaintza hobetu. Eguneroko komunikazioa euskaraz egitea bultzatuko dugu.

 

10. ELKARTEGINTZA: Urretxuk herri bizia eta dinamikoa izan behar du.

Bertako talde, elkarte, kolektibo eta eragileei babes osoa eman, boluntariotzan erreleboa bermatuz eta Urretxuko elkarte ehunaren aberastasunari eutsiz.

El proyecto de EAJ-PNV para URRETXU

 JAITSI AGIRIA