UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

Bergara 2015

BERGARAREN GAINBEHERA GAINDITZEKO LAN EGINGO DUGU. BETIERE, GURE LEHENTASUNA PERTSONAK DIRA

Juan Jesus Alberdi

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

Bergarako mitina - Iñigo Urkullu, Joseba Egibar, Markel Olano, Juanje Alberdi,

EAJ-PNV Bergara


  • Juan Jesus Alberdi

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Juan Jesus Alberdi

Bergaran jaioa. 48 urte

Juan Jesus Alberdi Landa 1963ko uztailaren 21ean jaio zen Bergaran. Goi mailako Ingeniaria da eta MBA graduondokoa, enpresen administrazioan Masterra eta Zuzendaritza Orokorrean Masterra du. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu, lehena unibertsitatean eta bigarrena unibertsitatea hasi aurretiko kurtsoetan.

 

Lan-bizitza industria arloko enpresetan eman du, Zuzendari Orokorra eta Kontseilari Delegatu bezala.

 

Ibilbide politikoa hasi 2011n hasi zuen Bergaran zinegotzi hautatua izan zenean. Beraz, bere bigarrenlegealdia izango da. Herriko hainbat elkartetan lan egin du kultur eta kirol ekintzak antolatuz.

 

Zinegotzia izateaz gain, hainbat erakundetako zuzendaritzan hartu du parte: Automozio Klusterra edo Arrisku Kapitaleko funtsen Kulsterra, edo Bergara K.E. kirol eta gizarte arloko elkartetan. Ekonomia eta industria arloko gaiekin sentsibilizatua, baita kirol eta euskara arloko gaiekin.

 

Beste zaletasunen artean, kirola dago eta, bereziki, korrika egitea (herri-lasterketak eta maratoia). Bergara K.E.ko bazkidea da. Gainera, lagunekin eta familiarekin egotea, korrika egitea eta irakurtzea gustuko ditu.

TALDEA

  • Ander Alberdi Lete
  • Maite Aguirre Iribar
  • Joseba Lander Arregi Intxausti
  • Miren Izaskun Labaien Bergara
  • Sabino Azkarate Leturia
  • Jose Ignacio Arregi Akizu
  • Maria Elena Lete Garcia
  • Igor Oiarbide Zubillaga
  • Irune Galarraga Ecenarro
  • Luis Miguel Sarobe Marcoida
  • Maite Barrena Aranburu
  • Jose Orgaz Bueno
  • Xabier Zabaleta Unamuno
  • Maria Aranzazu Ibarzabal Azkargorta
  • Jose Antonio Aperribai Gallastegi
  • Maria Antonia Ugarte Irazabal
  • Miren Edurne Muruamendiaraz Garmendia
  • Mª Eugenia Igarza Azkarate
  • Martin Loiti Herrea

EGITASMOA

1. Garaia da erdigunean aparkalekua eraikitzeko. Premiazkoa da gure merkataritza dinamizatzeko.

Bergararen arazo handienetakoa da. Erdiguneko eta auzoetako aparkalekuaren arazoari erantzuna eman nahi diogu. Kanpotarrei bisita erraztu behar zaie eta baita auzoetako eta baserrietako herritarrei ere. Berau eraikitzeko fi nantzaketa hurrengo legealdian lortuko dugu.

 

2. Atez atekoari ez. Gure apustua 5. edukiontzia jartzea da.

5. edukiontzia jartzea defendatzen dugu atez atekoaren ordez, zabor guztiak edukiontzien bidez jasoz eta gehiengoaren borondatea errespetatuz. Kontzientziazioa indartuz, ingurunearekiko arduratsua den erosketaren kultura bultzatuz, berrerabilpena eta birziklapena sustatuz.

 

3. Stop Bergararen gainbehera ekonomikoari. Galdutako industria eta ekintzailetasuna berreskuratu behar ditugu.

Udalaren lehentasuna sektore guztien ekonomiaren garapena izan behar da: industria, lehen sektorea, merkataritza, autonomoak… Alkatearen ardurapean zinegotzigoa sortuko dugu erakunde guztiekin lan egiten dakiena, bai arlo publiko zein pribatuko inbertsio berriak erakarriko dituenak.

 

4. Menpekotasuna duten pertsonei, adinekoei eta ezgaituei arreta berezia. Pertsona helburu.

Gizarte zerbitzuak indartu, Mizpirualderi babesa eman eta dauden gizarte eragileei bultzada eman (Elikadura Bankua, Caritas, immigrazioa…) edozein motatako eta edozein kolektiboren gizarte bazterketa ekiditeko, elkartasunean oinarrituta.

 

5. Miguel Altuna ikastetxe berria eta UNED-en finkatzea.

Eusko Jaurlaritzak Miguel Altuna ikastetxea eraikitzea errealitate izateko lan egin dugu. Ikastetxe berria indartzeko ere lan egingo dugu, herriko enpresekin batera I+G unitate txikien egoitza izan dadin. UNED Bergarako Unibertsitate gisa finkatzeko lan egingo dugu.

 

6. Bergaran kirol guztiak kudeatuko dituen egitura independentea sortu. Bidegorriak osatu.

Sinergiak sortuko dituen egitura egonkor bat bultzatuko dugu (administratiboak, ekonomikoak, metodologikoak...) Bergarako klubei lagunduko diena. Denentzako kirola bultzatu modu aktiboan eta Bidegorrien sarea bukatu.

 

7. Seminarioko erabilera anitzeko kultur aretoaren aldeko apustu irmoa. Ekintza handietarako auditoriuma.

Seminarioko kultur gunea martxan jarriko dugu eta frontoia kirol ekintzez gain, beste ekitaldi handietan auditorio modura erabiltzeko gai den aztertu. Elkarlana eta berrikuntza proposamena herriko kultur eragileekin.

 

8. Bergarar guztientzako udala, gehiengoaren iritzia errespetatuko duena.

Herritarren parte hartze ordenantza idatziko dugu estrategikoak diren gaietan herritarren benetako partaidetza bultzatzeko. Leihatila bakarraren ezarpena. Aurrekontuen kudeaketa zorrotza, inbertsioa lehenetsiz eta gardentasun osoz. IBIan %150eko errekargua kentzea.

 

9. Guztiok gara Bergara. Landa eta herri inguruko auzoentzako ekintza plana.

Landa eremuko auzo bakoitzerako hainbat urterako plan espezifikoak martxan jarri aurrekontuz hornituta. Landa eta hiri auzoen modernizatzea, berariazko arreta eta alkatearen zuzeneko jarraipena.

 

10. Gazteentzat ekintza plana eta formazioa. WIFI guneak kalean. Euskararen erabilerari bultzada.

Gazteekin batera gazteentzako ekintza eta formakuntza plana eratu. Kaleko zenbait espaziotan WIFIa jartzea. Nerabeei zuzenduriko (zuzendutako?) plan berezia euskararen erabilera bultzatzeko eremu guztietan.

El proyecto de EAJ-PNV para Bergara

 JAITSI AGIRIA

@@eajpnvbergara

TAMBIÉN EN