UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

LEGAZPI 2015

LEGAZPI HAZI ARAZTEKO PROPOSAMEN ZEHATZAK DITUGU ETA LEGAZPIARREKIN ELKARLANEAN ERAIKIKO DUGU GURE ETORKIZUNA

Koldobike Olabide

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV LEGAZPI


  • Koldobike Olabide

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Koldobike Olabide

Koldobike Olabide Huelga, 1962ko abuztuaren 25ean jaio zen Legazpiko Mirandaola baserrian. Zientzia Kimikoetan lizentziatua da EHUn eta Petrokimikan espezializatua. Ingurumen Kudeaketan Masterra du Ingenieritza Industrialeko Kolegio Ofizialean, eta AENOR tituluduna da Edifikazio Sektoreko Kudeatzaile Energetikoa bezala. Ezkonduta dago eta 24 urteko seme bat eta 21 urteko alaba bat ditu.

Esperientzia handia du ingurumen eta efizientzia energetikoko kudeaketan auditore bezala, eta kalitate auditore bezala.

Halaber, esperientzia handia du ingurumen kudeaketan eta ekodiseinuan. EHUko eta Mondragon Unibertsitateko ingurumeneko gaingradu eta master irakaslea izan da. Esperientzia hori erabili izan du ingurumen aholkularitza enpresan, hain zuzen ere, bere ahizparekin 1995. Urtean sortutako enpresan.

Legazpian herriko hainbat ekimenetan parte hartu du: Kilometroak 94 ko antolakuntzan izan zen, Legazkide Legazpiko ekonomia- eta gizarte-aurrerapena lortzeko zuzendarizan eta egituran parte hartu zuen, Hazitegi Ikastolako Gurasoen Elkartean, eta Ilintxa Kirol Elkartean eta Doinua Musika Eskolako zuzendaritza batzordean parte hartu du.

Azkenik, Legazpiko atez ateko bilketa sistemaren aurkako Herri Plataformako kidea izan da.

Bere beste zaletasunak dira, irakurketa, sukaldean aritzea eta koadrilarekin aisialdi tarteak pasatzea, ahal bada bazkari eder baten bueltan.

TALDEA

  • Francisco Javier Iraeta Alvarez
  • Eric Galvez Alvarez
  • Iñigo Imaz Alcelay
  • Ane Urkiola Alustiza
  • Aitziber Beldarrain Robles
  • Aitor Madina Murua
  • Maria Amaya Herranz Landa
  • Mikel Alberdi Larrañaga
  • Mª Soledad Arostegi Zaldua
  • Jose Javier Urcelay Yarza
  • Mª Jose Cantero Garitano
  • Rafael Segurjauregi Mugarza
  • Agustin Beloki Iraola
  • Mª Olatz Urrestila Garcia
  • Javier Arrieta Garate

EGITASMOA

  1. APARKATZEKO EREMU BERRIAK eraiki eta eskainiko ditugu      aparkaleku arazoari irtenbidea emateko. Latxartegin aparkaleku berri baten      eraikuntza bultzatuko dugu, anbulatorio eremuko arazoari konponbidea      bilatuko diogu; Urtatzan, erdigunean (paper-fabrika eremuan) eta      Telleriarten aparkaleku kopurua handituko dugu eta Junetorri zerbitzua      doako egingo dugu.

 

  1. KALITATEZKO LANPOSTU IRAUNKORRAK sortuko ditugu Legazpiko      enpresekin elkarlanean. Enpresekin, merkatariekin eta abeltzantzan eta      nekazaritzan jarduten dutenekin etengabeko harremana izango dugu beren      beharrak ezagutu eta formazio ikastaroak behar horietara egokitzeko,      horrela, gizon eta emakumeentzako kalitatezko lanpostu iraunkorrak sortu      ahal izango ditugu.

 

  1. Legazpiarrek erabakiko dute HERRI KONTSULTA lotesle bidez zein hondakin      sistema nahi duten. Herri kontsulta loteslea deituko dugu hondakin bilketa      sistemak eragin duen eromenarekin bukatzeko. Gehiengoak erabakiko du zein      sistema erabaliko dugun eta horrela, egungo nahierarako sistemak      eragindako defi zitarekin bukatuko dugu, diru hori beste zerbitzu      batzuetara bideratzeko.

 

  1. JOLASTOKIAK ESTALI eta gazteei aisialdirako      aukera berriak eskainiko dizkiegu. Egun euritsuetan haurrek jolastokiak      erabil ditzaten, horiek egokitu eta estaliko ditugu. Brinkolako Olazar      parkea birmoldatu eta Urtazahar eta Mirandaola parkeak hobetuko ditugu      natura giroan jarduera fi sikoak egin ahal izateko elementuak ezarrita.

 

  1. GIZARTE ZERBITZUAK indartuko ditugu adineko      pertsonen bizi kalitatea bermatzeko. Bolondreski lan egiten duten pertsona      eta erakundeen lana aitortu eta babestuko dugu. Adineko pertsonen      zaintzarako formula berriak bilatuko ditugu eta Meazti eta eguneko      zentroko plaza kopurua handitzen ahaleginduko gara.

 

  1. LEGAZPI IRISGARRIAGOA egingo dugu eta      kanpoaldearekin ondo lotua. Itxaropen eta Urtatzan eskailera mekanikoak      eraikiko ditugu. Espaloiak jaitsiko ditugu gurpil ahulkien, haur-kotxeen      eta mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasuna hobetzeko. Zaharren      egoitza eta Legazpi arteko autobus urbanoa berreskuratuko dugu. Aldiriko      trenen zerbitzua hobetuko dugu.

 

  1. Gure AUZOAK ERABERRITUKO DITUGU hirigintzari dagokionean.      Bide, espaloi eta eskailerak konponduko ditugu, tentsio altuko zein      telefono klabeak lurperatuko ditugu eta Telleriarte eta Brinkolan      telebista-seinalea hobetuko dugu. Auzoak osorik berrurbanizatzeko proiektu      teknikoak garatuko ditugu.

 

  1. Gure BASERRIEN JARDUERA INDARTU eta sustatuko dugu. Tokiko      produktuak babestu eta indartuko ditugu azokako postuak erakargarriagoak      eginez. Jabeekin elkarlanean gure paisaia zaintzen ahaleginduko gara eta      mendi-bideen mantenurako aurrekontu-saila bideratuko dugu urtero. Basoen      ustiapenerako kudeaketa planak sustatu eta Artzai eguna indartuko dugu      Legazpiko nortasun ikur gisa.

 

  1. AISIALDI ETA TURISMO JARDUERA BERRIAK sustatuko ditugu legazpi      marka indartzeko. Brinkola, Aizkorri parkearen irteera atea izan Darin      bultzatu, Urtatza urtegiko pasealekua berreskuratzeko formulak landu eta      aisialdirako ortuak sustatuko ditugu. Era berean, ignaziotar bidea eta      kirol, gizarte, kultura eta gastronomia ekimenak indartuko ditugu.

 

  1. Udal ekipamenduak eta udala bera HERRITARREN ZERBITZURA jarriko ditugu. Gobernu ona      eta kudeaketa eraginkorra gure nortasunaren islada dira. Entzute aktiboan      oinarrituko dugu gure jarduna legazpiarren behar eta eskaerak ezagutzeko.      Gertutasunez, errespetuz, zintzotasunez eta gardentasunez egingo dugu lan.

 

 

El proyecto de EAJ-PNV para LEGAZPI

 JAITSI AGIRIA