BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
1. Urnietako plan orokor berria garatuko dugu.
Aurreko urte amaieran onartu genuen, Urnietako Plan Orokor berria. Honek, herriari garapen urbanistiko eta industrial berriak izateko aukera emango dio. Urnietan,
etxebizitza berriak eraikitzea ahalbidetuko dugu..
2. Urnietarrek 4.000.000 euro zertan gastatzea erabakitzea nahi dugu.
Partehartze prozesu baten bidez, Urnietan beharrezkoak ditugun inbertsio handien lehentasunak zein izango diren, herritarrek erabakiko dituzte: kiroldegiko erreforma; igogailua, etxebizitza sozialak, plazaren peatonalizazioa; estalitako plaza bat…
3. Egape ikastolak DBH-ko eraikin berria izatearen alde lan egingo dugu.
Onartu berri den Plan Orokorrak aukera emango du Eusko Jaurlaritza eta Urnietako Udalak elkarrekin lan egiteko, Egape ikastolaren DBH-ko eraikin berria gauzatu dadin.
4. Eskualdeko Garapen Agentzia lortzeko lan egingo dugu.
Enpleguaren eta garapen ekonomikoaren sustapenari dagokionez, Eskualdeko Garapen Agentzia eratu dadin proiektu sendo bat aurkeztuko dugu. Urnietan, langabezian daudenen arazo larria konpontzea gure lehentasuna izango da.
5. Zerbitzu sozialen prestakuntza bermatuko dugu.
EAJ/PNV-rentzat, gaur egun arte izan den bezala, sozialki beharrak dituzten herritarrei prestakuntzak eskaintzea lehentasuna izango da. Behar diren berme guztiekin gureganatuko ditugu etorkizun hurbil batean eskaini beharko ditugun zerbitzu sozial berriak.
6. Urnietako herritarren parte hartzea ahalbidetuko dugu.
Herriaren etorkizunaren garapenean, garrantzitsuenak izango diren erabakiak hartzerako
garaian, Urnietako herritarrek parte hartze zuzena izaten jarrai dezaten, beharrezkoak diren mekanismoak artikulatzen jarraituko dugu.
7. Efizientea eta gertukoa den administrazio baten alde egiten dugu.
BERTAN-en sorrerarekin, udal zerbitzuak kudeatzeko garaian sartu ditugun aldaketekin, herritarren eta udalaren arteko gertutasuna hobetzea lortu dugu.
Legegintzaldi berri honetan, udal zerbitzuak hobetzen jarraitu nahi dugu.
8. Gardentasuna, gure lanabes garrantzitsuena izango da.
Udaletxean egiten ditugun kudeaketa guztiak herritarrek ezagutu ditzaten bermatu ahal
izateko, hartu beharreko neurri guztiak hartzera konprometitzen gara. Egiten dugunarekin, nola egiten dugun eta garenarekin gardenak izango gara.
9. Urnietako kirol política definitu nahi dugu.
Kirol politika honen definizioa beharrezkoa da. Herrian kirola modu batean edo bestean praktikatzen dituzten elkarteak nahiz ditugun kirol instalakuntzak aztertu behar ditugu eta ondoren kirolari guztiei eragiten dieten helburu kolektibo batzuk ezarri.
10. Bakea eta bizikidetzaren alde apustu egiten jarraituko dugu.
Abian dugun bideari jarraitu behar diogu gai honetan eta bizikidetza eta berradiskidetzearen aldeko apustua tinko mantendu. Bakea ez da bakarrik sortuko, bidea
eman behar zaio eta erakundetik lan egin behar dugu bakea eta bizikidetzaren kultura sustatzeko.