BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Txomin Sagarzazu Ancisar Hondarribian jaio zen 1963ko urtarrilaren 2an. Ezkondua eta bi semeren aita, Euskal Filologian lizentziatua da.
Euskara eta euskal literatura irakasle bigarren hezkuntzan, zenbait ardura izan ditu bere ikastolako zuzendaritza-taldean. Era berean, Hondarribiko euskarari buruzko zenbait ikerlan argitaratu ditu eta gaztetatik aritu da herrigintzan: Hondarribia aldizkarian eta herriari buruzko zenbait liburutan parte hartu du, Bordari-Satarka literatur lehiaketako epaimahaikide izan da, herriko zenbait elkarterekin ere kolaboratu du.
2011ko ekaina ezkeroztik bigarren alkateordea da eta Euskara, Kultura, Hezkuntza, Kirolak, Prebentzio Komunitarioa eta Gazteria arloen arduraduna da.
1. Alkateak eta zinegotziek jokabide kodea sinatu eta ebaluatuko dugu
2. Herritarren parte hartzea erraztu eta gardentasuna emango diogu web gune berrituari
3. Herritar guztiak gizarteratzeko premiei erantzun eta baliabideez aholkularitza eskainiko diegu
4. HONDARRIBIA ABIANekin hiriko ekonomia eta gizartea biziberritzeko proiektuak bultzatuko ditugu
5. Alokairu soziala sustatuko dugu etxebizitza berrietan eta Bizigune etxe hutsetan
6. Portua eta Benta Zaharra berriritartzea, Alde Zaharra eta Mendelu eraberritzea bultzatuko ditugu
7. Bidegorrien ibilbidea osatu eta Donostia kaleko aparkalekua egingo dugu
8. Hondakin-bilketan bosgarren edukiontziarekin jarraituko dugu
9. Euskararen konpromisoari itxekiko diogu, gazteen zerbitzu eta ekimenak sustatuko ditugu
10. Gure ondarea gizarteratu eta balioetsiko dugu eta artxiboa Egiluz jauregian kokatuko dugu