BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Xabier Iridoy Olaizola Irunen jaio zen 1961eko urtarrilaren 20an. Informatikan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta irakasle moduan jardun du hogei urtez baino gehiago Irungo La Sallen. 2003tik 2011ra ikastetxe horretako zuzendari izan zen. Ezkondua dago eta bi seme-alaben aita da.
Abertzale konbentzitua, 1994an EAJn afiliatu zen eta hainbat urtetan Irungo Uri Buru Batzarreko kide eta Foro Irun XXI Kultur Elkarteko presidente izan zen. Irungo La Sallen egindako lanaren ondorioz, Bidasoa behea eskualdeko enpresen errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan du. Formazio eta enplegu arloetan elkarlan estuan ibili da enpresekin zein Bidasoa Bizirik Garapen Agentziako teknikariekin. Halaber, kudeaketa gaietan prestakuntza eta esperientzia du, baita Euskalit Bikaintasunerako Euskal Agentziako kanpo-ebaluatzaile bezala ere. Innobasque-ko Ekimen Aurreratua saileko kide ere izan da.
2011n hezkuntza arloa utzi zuen Irungo alkatetzarako EAJ-PNVren zerrenda-buru izateko, eta ordutik udal talde jeltzaleko bozeramaile da Udaletxean. Politikariei eta hiritarren ordezkariei kalean egotea eta irundarren errealitatea zuzenean ezagutzea dagokiela uste du. Hori dela eta, agintaldi honetan EAJ-PNVk jorratu duen ardatzetariko bat gertutasuna izan da.
Denbora librean Txingudiko badiaz gozatzea gustatzen zaio, hondartzatik edo Bidasoa ibaiertzetik paseotxoa emanez. Bizikletan ere ibiltzen da Irungo inguruetatik. Lagunekin solasaldiak atsegin ditu, eta Real Union eta Bidasoa animatuz gozatzen du, Galen eta Artalekun.