UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

Zarautz 2015

ZARAUZKO EKONOMIA, GIZARTE BABESA ETA GELDITUTAKO PROIEKTUAK BULTZATZEKO GARAIA DA

Xabier Txurruka

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

Markel Olano - Kirol-instalazioak - Zarautz

EAJ-PNV Zarautz


  • Xabier Txurruka

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Xabier Txurruka

Zarautzen 1973ko urtarrilaren 30an jaioa, euskalduna naiz, 41 urte ditut eta ezkonduta nago.

Beste hizkuntzen ezagupena: ingelesa eta frantsesa.

 

- Hirigintzan espezializatutako arkitektoa naiz. Enpresa pribatuan aritu naiz 15 urtez, babes ofizialeko etxebizitza proiektuak aurrera ateratzen, batik bat.

 

- Zarautzen, Salberdingo Plan Berezia garatzeko lehiaketa irabazi nuen 2008 urtean. Proiektu horren barruan babestutako 560 etxebizitza inguru daude aurreikusita. Azken hiru urtetan plana geldirik egon da Udalaren ekimen falta dela eta.

 

- Gaztetatik Zarauzko kultura eta kirolari oso lotua egon naiz. Gaztetxoen literatura -Salbatore Mitxelena, Urruzuno...-, Artezaleaken pintura edota hondarrezko eskultura lehiaketatan aritua. Iaz, Euskal Asteko egitaraua  irudikatzeko, neuk egindako kartel bat izan zen aukeratua. Zarauzko San Silbestre lasterketaren sortzaileetakoa eta Antoniano K.E.-ko eskolarteko atletismo jardunaldien antolakuntzan parte hartutakoa ere banaiz.

 

- Eskulanak gustoko ditut. Koadrilen Eguneko lehen edizioetako maskota egiten nuen gaztetan eta Euskal Jai eguneko, zein Bizar Zuri eta Erregeen Kabalgatako karrozak egiten ere aritua naiz hainbat urtetan.

 

- EAJ-PNVko afiliatua naiz 2007az geroztik. Zarauzko Uri Buru Batzarreko presidente izendatua izan nintzen 2014ko urtarrilean. Urteroko Alderdiaren Astea eta San Pelaiotako danborrada antolatzen laguntzea gustoko dut.

TALDEA

  • Maite Garrastazu Araguren
  • Jesus Arana Gomez
  • Nekane Iribar Iriondo
  • Ixidor Larrañaga Ayerbe
  • Imanol Lasa Zeberio
  • Iban San Martin Hernadez
  • Miren Letamendia Belloso
  • Jon Andoni Urdangarin Urrutia
  • Iratxe Zorrozua Eguiazabal
  • Juan Maria Rafael Larrañaga Arruti
  • Amaia Altube Galdos
  • Diego Giron Barquero
  • Ines Roca Pajuelo
  • Koldobika Uribarri Zenekorta
  • Leire Iruretagoyena Larrañaga
  • Iker Basurko De Miguel
  • Maria Begoña Aizpurua Salegui
  • Francisco Javier Murgoitio Lazkano
  • Peru Bazako Atutxa
  • Maribel Albizu Barrenetxea
  • Javier Zarraonandia Zuloaga
  • Irune Urbieta Alberdi
  • Joakin Landa Iparragirre

EGITASMOA

  1. 1. Krisiari eta langabeziari AURRE EGIN, jarduera ekonomikoa eta merkataritza sustatuz.

    Udal Elkartearen ekimena bultzatuko dugu, Urola Kostan jarduera ekonomikoaren benetako motor instituzionala izan dadin. Langabetu eta ekintzaileen laguntzak hobetuko ditugu eta, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiarekin elkarlanean, industri-ehuna piztuko dugu, Errotaberriko poligonoaren urbanizazioarekin.

     

    2. Giza-babeserako sistema JASANGARRI ETA KALITATEZKOAREN aldeko apustua.

    Gastu soziala indartuko dugu, pertsona eta kolektibo ahulenei zuzendutako zerbitzuak eta arreta bermatuz, eta dirulaguntzak eta programak modu eraginkorrean kudeatuz: hirugarren adinekoak, behar bereziak dituzten pertsonak, premia egoeran dauden familiak, adin txikikoak...

     

    3. Zarautzek bizi duen geldialdi egoerari amaiera eman, eta proiektu estrategikoak BERRESKURATU.

    Inbertsio publikoaren aldeko apustu garbia egingo dugu, une honetan geldirik edo blokeatuta dauden proiektu estrategikoak bultzatuz. Zarautzen saihesbidea egiteko

    proiektua bideratuko dugu. Santa Klaran, trenbidean oinezkoentzat azpiko pasagune berria jarriko dugu martxan, eta Itxasmendi auzoko sarreran biribilgune eta zubi berriak aurreikusiko ditugu.

     

    4. Eraginkortasuna, GOBERNU ONA eta gardentasuna.

    Herritarren Arreta Zerbitzu berria finkatuko dugu, udaletxean egin beharreko tramiteak azkartuz eta erraztuz. Herritarren eskaera eta kontsultei 48 orduko epean erantzuteko konpromisoa hartuko dugu. Gardentasuna bultzatuko dugu udal kontratazioetan.

    Kudeaketa Plana onartuko dugu legealdiko lehentasun estrategikoekin, eta Planaren betetze-maila ebaluatzeko mekanismoekin.

     

    5. Udal instalazio, azpiegitura eta ZERBITZUAK HOBETZEKO egitasmoak.

    Herriko kale eta plazen garbiketa hobetu eta areagotu, segurtasuna handitu, hondakinen gaikako bilketa eraginkorra bermatu atez atekorik gabe, errepide eta espaloiak berritu eta konpondu, udal eraikinetan energia aurrezteko neurriak hartu, eta auzoen beharrei erantzun arinagoa eta hobea eman.

     

    6. ZARAUTZEN bizi ahal izateko aukera bermatze aldera, 2015- 2020 egitasmoa abian jarri.

    Aldapetako 60 etxebizitzak aurrera ateratzeaz gain, konpromisoa hartzen dugu publikoki 2015-2019 legealdian beste 100 babestutako etxebizitza berri martxan jartzeko. Etxe ‘hutsen’ zergaren errekargua berrikusiko dugu alokairuari eta familia ugariei hobariak eskainiz, eta hutsik dauden etxebizitzen merkaturatzea bultzatzeko neurriak hartuko ditugu.

     

    7. Aparkaleku faltari aurre egiteko KONPONBIDEA.

    TAO sistema berraztertuko dugu. Azken Portu Goian trafikoa berrantolatuko dugu aparkaleku gehiago lortzeko. Udan bisitatzen gaituztenontzat aparkaleku bereziak aurreikusiko ditugu, eta ezgaituentzat plaza gehiago gordeko ditugu.

     

    8. Mugikortasun JASANGARRI ETA SEGURUA.

    Oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta oztopo arkitektonikoak murrizteko neurriak hartuko ditugu. Autobus urbanoaren zerbitzua hobetuko dugu hobariak eskainiz, eta ordutegiak eta ibilbideak eskarien arabera egokituz. Bide heziketarako kanpainak jarriko ditugu martxan. Bizikletero gehiago.

     

    9. Kultur jarduerak eta euskara BULTZATU.

    Elkarlanean arituko gara Zarauzko elkarte eta eragileekin, Musika Eskola finkatu eta hobetzeko, euskaltegiko eta liburutegiko zerbitzuak indartu eta modernizatzeko, ikastaro eskaintza zabaltzeko, edota ditugun instalazioak hobetzeko: Villa Munda, Gaztegunea, Modelo... Formakuntza bultzatuko dugu.

     

    10. Kirola, turismoa eta aisialdia, Zarautz ERAKARGARRIA.

    Lizardi institutuko pista estaliko dugu. Asti epe ertain eta luzean garatzeko Plana onartuko dugu zelai berria eta atletismo pista aintzat hartuta. Kirol eta aisialdi ospakizun eta jarduerak babestu, eta kalitatezko turismo eredua ezarriko dugu.

     

El proyecto de EAJ-PNV para Zarautz

 JAITSI AGIRIA

@@eajpnvzarautz

TAMBIÉN EN