BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
37 años, casado y con un hijo
Estudios: Bachiller Superior
Profesión: Técnico en Arabako Industrialdea
Actualidad, Presidente Junta Administrativa de Luiaondo
Teniente Alcalde Ayuntamiento de Ayala 2007-2011
Concejal Ayuntamiento de Ayala 2003-2007
Idiomas: Euskera
• Batzarrek zuzenean parte hartuko dute eragiten dieten gaiak jorratzen direnean.
• Zerbitzu berriak sortzea, hala nola isuketa-guneen azterketa, informazio gunea eta on-line izapidetzea.
• Administrazio ezberdinetan egindako izapidetzei jarraipena eta laguntza ematea.
• Batzarren zerbitzuak eta diru-laguntzak arutzeko arautegia sortzea.
• Obra txikiko lizentzien izapidetzea bizkortu, horiek astebete baino lehen egin ahal izateko.
• Hiri-antolamenduko plan orokorra: plana onestea Aiarako garapen sozio-ekonomikoaren tresna
gisa erabiltzeko.
• Kontserbazio-erakundeak ezabatzea.
• Barrena kalearen inguruko eskakizunei irtenbidea ematea hirigintza-tresnen bidez.
• Arespalditza eta Luiaondoko pista estalien itxiera egikaritzea.
• Aiarako telekomunikazio beharrak aztertzea.
• Udaleko giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak eraginkortasunez kudeatzea, aurrekontuak kontrolatuz, herritarrei arreta bizkorragoa bermatuz.
• Udalaren eta herritarren arteko komunikazio-bide berriak sortzea (gorabeheren gaineko aplikazioa, aldizkari formatu berria, udal webgune berria).
• Etxaurren ikastolaren aldeko apustua eta inbertsioa Aiarako kohesio-elementu gisa.
• Euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea udalean eta udalerrian.
• Aiarako talde eta elkarteentzako diru-laguntzak eskatzeko izapideak erraztea.
• Aiaran eskaintzen ez diren kultura- eta kirol-zerbitzuak herritarren eskura jartzea beste udalerrietan.
• Tokiko pertsonen edo taldeen ekimen kulturalak babestea lekuak erabiltzeko baimena emanez, ekintzak sustatuz eta gure konpromiso ekonomikoak betez.
• Kexaako monumentu multzoari balioa ematea aztertzea Arabako Foru Aldundiarekin batera.
• Aiararren eskakizunei erantzuna emateko ekintza berriak bultzatzea, gazteengan arreta berezia jarriz eta dauden lekuez baliatuz.
• Alday fundazioaren egoitza handiagotzeko proiektuari erabateko babesa ematea.
• Aiarako gizarte- eta osasun-baliabideen mapa lantzea.
• Oinarrizko gizarte-zerbitzuak hobetzea.
• Genero berdintasunaren printzipioak zeharkako izaera izatea udalaren eskumenen erabileran.
• Gorobel mendilerrora iristeko bideak osatu eta hobetu, eta sektoreak mendilerroaren kudeaketan duen parte hartzea indartzea.
• Jarduera-lizentzien izapidetzea dinamizatzea.
• Lursailen metaketa sustatu eta babestea.
• Jarduera ekonomikoak ezartzea erraztu eta daudenak finkatzea.
• Aiara erreferentzia turistikoa dela aintzatestea.
• Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko elikadura-ziklo lokala ahalbidetzea.