UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

Azpeitia 2015

Aitor Gorrotxategi

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV Azpeitia


  • Aitor Gorrotxategi

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Aitor Gorrotxategi

Azpeitian jaioa. 49 urte

Aitor Gorrotxategi Larrañaga, 1975ko Apirilak 28an jaioa, Azpeitiarra. Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua Sarrikon. 2001z geroztik Bankoan lanean nago kudeatzaile komertzial gisa. Ezkondua eta hiru alaben aita.

 

23 urte nituela sartu nintzen politikan Azpeitiko EAJko zerrendetan, Ogasun zinegotzia lehen bi urtetan eta ondorengo 6 urtetan kultura zinegotzia izan nintzen, gobernua izan genuen bi legealditan. 2007-2011 legealdian Azpeitiko Uri buru batzarrean mahakide izan nintzen eta azken lau urteotan EAJko bozeramaile Azpeitiko udalean , oposizioan.

 

Azpeitiko Udal Musika Bandako partaide azken 28 urtetan eta musika munduko hainbat taldetan kolaboratzaile…. Beraz esan beharrik ez dago musika nire bizitzako zati garrantzitsu bat dela. Kulturako edozein alor dut gustuko eta azken boladako krisiak eraginda arlo ekonomikoak nabarmenki kezkatzen nau eta buru belarri nabil mundu horretako kezka eta hausnarketak jasotzen.

TALDEA

  • Nerea Echeverria Lizaso
  • Aritz Azpiazu Mateos
  • Itziar Lasa Arteaga
  • José Miguel Aizpuru Kerejeta
  • Rebeca Larrañaga Udabe
  • Santiago Gurrutxaga Elorza
  • Amaia Etxeberria Etxeberria
  • Mireia Epelde Bikendi
  • Alberto Francesena Orbegozo
  • Nerea Alday Garate
  • Lander Garate Berasategi
  • Ane Gil Izaguirre
  • Ignacio Chapartegui Beguiristain
  • Aranzazu Arregi Bastida
  • Julian Kortajarena Otalain
  • Xabier Altuna Larrañaga
  • Onintza Zeberio Arretxe
  • Jose Maria Bastida Arrieta
  • Julian Eizmendi Zinkunegi

EGITASMOA

1.- Inbertsore berrien bila aterako gara, Corrugados berriro martxan jartzeko edota beste produkzio-helburu bat emateko.

2.- Azpeitira kanpoko inbertsioa ekartzeko harreman zuzenak bultzatuko ditugu.

3.- Azpeitiaren sustapen ekonomikorako Batzorde Ekonomiko eta Aholku-emailea jarriko dugu martxan.

4.- Azpeitiaren etorkizun industrial eta enpresarialera  egokituko dugu  lanbide heziketa.

5.- Loiola prestakuntza-zentro bihurtzeko lan egingo dugu, aldi berean leku hori turismo-gune bezala ere bultzatuz.

6.- Bilbo eta Gasteizekin ditugun loturak potentziatu: garraio publikoa. Lurpeko aparkaleku berriak erdigunean eta etxebizitza sozial berriak.

7.- Loiola elkartu Madalenako Ospitalarekin, tren turistikoarekin uda garaian.

8.- Giza-baloreak berreskuratu eta elkarlana bultzatu.

9.- Politikoki elkarrengana etortzearen eta akordioen kultura bultzatu.

10.- Elkarbizitza-eredu berri bat eraiki, aniztasunean, tolerantziaren eta askatasunaren aitormenean oinarritua.

El proyecto de EAJ-PNV para Azpeitia

 JAITSI AGIRIA