BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Iratxe Ziarrusta Bilbao 1973ko irailaren 1ean jaio zen Durangon. Egun Aizarnazabalen bizi da. Administrazio eta Finantza goi-teknikaria da. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu. Bere zaletasunen artean mendian ibiltzea dago. Alpino Tabira Mendizale Taldeko kidea da.
1. AUZOETAKO KIROLGUNEAK Berritu.
Auzoetako kirolguneak berritu, hobetu eta indartu behar ditugu herritarren onurarako.
2. Adin nagusikoek udaletxera sartzeko IGOGAILUA JARRI.
Udaletxea herritarren esanetara egon behar da, hiri handiek dituzten abantaila eta zerbitzuak nahi ditugu. Adin nagusikoek udaletxera sartzeko igogailu baten beharra dute.
3. HERRIKO INDUSTRIA eta industrialdea bultzatu.
Herriko industria eta industrialdea bultzatu nahi ditugu, pairatzen dugun langabezia murrizteko.
4. Herriko SARRERA ITXURALDATU.
Herriko sarreraren itxuraldaketa, egitasmo txukun bat osatu eta jendearentzako gune garrantzitsu bat bihur dadin.
5. TEKNOLOGIA BERRIEN baliabideak aprobetxatu.
Naturarekiko errespetua mantenduz eta behar bezalako oreka baten barruan, auzo eta baserri mundua uztartuz, teknologia berriek ematen dituzten abantailak geureganatu nahi ditugu.
6. ERAKUNDE FINANTZARIO edo banketxe baten beharra.
Erakunde finantzario edo banketxe baten beharra dago, eta baita posta zerbitzu egoki bat ere, Aizarnazabalgo biztanleria etengabe hazten bait doa.
7. Auzoetan INBERTSIO GEHIAGO egin.
Auzoetan inbertsio gehiago egingo dugu erakargarriagoak izan daitezen, eta auzotarrek
erosotasun nabarmenagoa izan dezaten: jolas parkeak eta beste zenbait egokitzapen.
8. TURISMO ALORREKO GAIEI bultzada egoki bat eman.
Mendia eta itsasoaren erdian kokatua dagoen gune estrategikoa da gure herria, eta turismo alorreko gaiei bultzada egoki bat emango diegu.
9. Adin txikikoek jasaten duten HUTSUNEA BETE.
Adin txikikoek jasaten duten hutsunea bete nahi dugu, horretarako kirola, kultura eta jolasak uztartu behar dira.
10. Biztanleon BIZI-KALITATEA Areagotu.
Aizarnazabalgo biztanleon bizi-kalitatea areagotu eta hobetu nahi dugu gure nortasuna galdu gabe. Hori izango da gure erronka nagusia datozen lau urteotarako.