BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Andoni Agirrebeitia, oraingo Kultura, Euskara eta Kirol zinegotzia izango da jeltzaleen zerrenda-burua. 45 urte ditu eta Gestio Sistemetan aditua da lanbidez. Oraingo Kultura zinegotziak azken bi agintaldietan erakutsi du jakin badakiela hurbiltasuna zer den. Lan egin izan du hurkoari entzunez eta akordioak lortzeko gaitasun paregabea erakutsiz. Ogasun zinegotzi eta jeltzaleen bozeramaile izan denean ere, udal aurrekontuen gaineko negoziaketari ekin dio 2007 urtetik aurrera.
Athletic zale sutsua da Agirrebeitia. Bere ondoan daudenek esan dute paregabea dela akordioak lortzeko orduan. Bere ardurapean egongo da udalerriaren etorkizunerako ildo nagusiak ezartzea. Andonik berak aitortu du asko ikasi duela David Latxaga oraingo alkatearengandik, gobernu taldean bere ondoan eman dituen urteotan. Agirrebeitiak Latxagaren urratsak hartu nahi ditu abiapuntutzat eta herrikideen ondoan egon nahi du. Bere egitasmo politikoan herritarren irizpideak eta iritziak jasoko ditu zorrontzar guztiontzako hauteskunde egitasmoa osatzeko helburuarekin.
1. Lana, gure lehentasuna
2. Zornotza abiapuntu eta helmuga
3. Pertsonak helburu; zornotzarrak helburu
4. Gure geroa bultzatzen
5. Kultura inbertsiorik onena
6. Kirola danona eta danontzat
7. Zornotza oinez
8. Auzorik auzo zornotza
9. Zornotza bizitzeko herria
10. “Zornotzarra naiz eta harro nago”