UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

Anoeta 2015

GURE HELBURUA ANOETAR GUZTIOK BATERA AURRERAPEN ETA ONGIZATEAN OINARRITUTAKO ETORKIZUNEAN AURRERA EGITEA DA

Kepa De la Iglesia

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV Anoeta


  • Kepa De la Iglesia

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Kepa De la Iglesia

Kepa de la Igelsia Sanchez 1969ko ekainaren 13an jaio zen Anoetan. Ingeniari Tekniko Industriala da. Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa da, Lanbide Heziketako Irakaslea da eta Errenteria-Tolosako IEFPS DON BOSCO-ko Mekatronika Industrial saileko buru da.

 

Bere ibilbide politikoa 2003an hasi zuen, herriko zinegotzi aukeratua izan zenean. Gaztetik lan egin du herriko hainbat elkartetan, kultur eta kirol ekintzak antolatzen. Egun, Anoetako EAJ-PNVren udal taldearen bozeramailea da.

 

Bere zaletasunen artean kirola dago. Erlezaina da eta aisialdirako uneak lagunekin egotea du gustuko.

TALDEA

  • Iñaki Merino Castro
  • Francisco Berbel Perez
  • Jose Ignacio Otermin Garmendia
  • Rafa Uribarren Axpe
  • Jose Ignacio Fernandez Herrero
  • Jose Martin Uzcudun Aguirre
  • Fidel Azpiroz Arrillaga
  • Baldovino De Arriba Martin

EGITASMOA

1

1. Anoetar guztiok zabor bilketa sistemari buruz erabakitzeko galdeketa loteslea bultzatuko dugu.

Anoetarrek azken urteetan argi eta garbi erakutsi dute birziklatzearen alde egindako apustua. Guk edukiontzi sistemaren alde egiten dugu, 5. edukiontzia gehituz organikoaren bilketarako eta ez atez atekoa. Galdeketa ofizial eta loteslea bultzatuko dugu, anoetarrek, libre eta demokratikoki erabaki dezaten guztiontzat erosoen eta eraginkorrena den zabor bilketa sistema.

 

2. Garraio publikoaren erabilera bultzatu eta enparantzan geltokia eskatuko dugu.

Garraio publikoaren erabilera bultzatuko dugu. Dagokion erakundeari autobus zerbitzuaren itzulera eskatuko diogu, Anoetarrei egindako kaltea konpontzeko.

 

3. Kale eta espaloi irisgarriagoak izan daitezen berrituko ditugu.

Kaleak, espaloiak eta kale altzaritegia berrituko ditugu, irisgarriago eta erabiltzeko errazagoak eta erosoagoak izan daitezen anoetarrentzat. Kale eta espazio publikoen txukuntasuna eta garbiketa eta kartel eta pankarten ugaritzea neurtzeko eta arautzeko ordenantza egingo dugu. Horretarako guneak finkatuko dira.

 

4. Hutsik dauden etxebizitzen alokairua bultzatu eta IBIaren gainkarga kenduko dugu.

Gaur egun hutsik dauden etxeei aplikatzen zaien IBIaren egungo gainkargak ez du alokairua bultzatzeko balio izan, dirua biltzeko bakarrik izan da. Etxe hutsen alokairua bultzatuko dugu beste erakundeekin batera eta gainkarga hau kenduko dugu.

 

5. Euskara ikasteko egitasmo ezberdinak bultzatuko ditugu.

Herrian ditugun kultur eta hizkuntz ezberdinen integrazioa bultzatuko dugu eta herritarrak Euskara ikasteko eta erabilera areagotzeko hizkuntz egitasmo ezberdinak bultzatuko ditugu beti, errespetutik.

 

6. Anoetako gazteen kirol eta aisialdirako ekintzak babestuko ditugu.

Herriko gazteek eta elkarteekin elkarlanean, gazteei zuzenduriko egitasmoak (kirol, kultur...) bultzatuko ditugu. Ahal den neurrian, horretara bideratutako local eta azpiegiturak egokitzen saiatuko gara.

 

7. Pertsona helduei zuzendutako ekimenak dinamizatuko ditugu.

Elkarteak erretiratuentzako eskaintzen dituen zerbitzuak indartuko ditugu elkarlanean ekintzak eta ikastaroak antolatuz (podologia zerbitzua, hitzaldiak...).

 

8. A6 gunean (Villabona errepidea) zoru industrial berria sortzea babestuko dugu.

Udaletxetik zoru industrial berria sortzea babestuko dugu A6 gunean (Villabona errepidea) herrian enpresa berriak ezartzeko. Anoetatik, bailarako gainerako beste herriekin batera, enpresa eta merkataritza egitasmo berrien beharrei erantzun egokia  emateko bailarako organoen dinamizazioa bultzatuko dugu.

 

9. Beste udal kudeaketa sistema bat ezarriko dugu, herritarrarenganako gertutasuna eta arreta lehenetsiz.

Anoetan beste udal kudeaketa sistema bat behar dugu. Kudeaketak eraginkorra eta zorrotza behar du izan, epe eta eskakizun guztiak bete behar ditu. Kalitatezko kudeaketa sistema ezarriko dugu, herritarrarentzat gertukoa eta ekonomiari dagokionean, batez ere, eraginkorra eta zorrotza.

 

10. Udaletxetik anoetarrekin komunikatzeko bideak irekiko ditugu.

Une oro egiten diren kudeaketen berri emango zaio anoetarrari eta egiten dituen ekarpenak kontuan hartuko dira. Pertsonalki eta informazio eta komunikazio teknologien bidez herritarrekin komunikazio bideak irekiko ditugu.

 

El proyecto de EAJ-PNV para Anoeta

 JAITSI AGIRIA