BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Vivo en Aramaio, tengo 62 años, estoy prejubilado y veo como ha llegado el momento de renovar el nivel de equipamientos y servicios del municipio así como trabajar de manera mucho más próxima al ciudadano y gestionar más eficaz y transparentemente.
1.´GARDENTASUNEZ ETA ERAGINKORTASUNEZ KUDEATUKO DUGU UDALA, ARAMAIOREN BEHARRIZANETARA EGOKITUZ
Udala erantzukizunez, gardentasunez, eraginkortasunez eta esfortzua eginez kudeatzeko konpromisoa hartu dugu. Aramaio geldialditik atera nahi dugu, eta horretarako udalerriko bizilagunentzat lan egin nahi dugu.
Kudeaketa azkar, eraginkor eta hurbilekoa egiteko konpromisoa hartu dugu, eskaerei bidezko epeen baitan erantzuteko.
Udalerriari eragiten dioten gai guztien jarraipen sakona egingo dugu, guztion bizi-kalitatea hobetzeko.
Osoko bilkurak eta batzordeak egiteko egutegi ordenatua ezarriko dugu eta bizilagunen parte-hartzea eta entzute aktiboa sustatuko ditugu interesatzen zaizkien gaietan.
Gehiengoaren bitartez eta adostasunez hartuko ditugu erabakiak eta ez alkatetzaren dekretuen bidez.
2.- ARAMAIOREN BENETAKO BEHARRIZANETARA EGOKITUKO DUGU UDAL AURREKONTUA
Zorrotzak izango gara gastuarekin, politika eraginkor eta arduratsua eginez.
Gardenak izango gara ordainagiriei buruzko informazioa eta udal informazioa ematean.
Udalaren zorpetze maila murriztuko dugu eta udalerriaren benetako beharrizanetara egokituko ditugu udal gastuak.
3.- EUSKARA BULTZATUKO DUGU ETA GURE KULTURA MANTENTZEAREN, BULTZATZEAREN ETA ZAINTZEAREN ALDEKO APUSTUA EGINGO DUGU
Euskararen garapen osoa bultzatuko dugu gure udalerrian eta kulturaren kudeaketa integrala egiteko konpromisoa hartuko dugu, kultur etxearen, kiroldegiaren eta ikastolaren artean ezarritako kultur gunea indartuz.
4.- ALDUNDIAREKIN LANKIDETZAN ARITUKO GARA BEHARREZKO AZPIEGITURAK EGITEKO
Arabako Aldundiarekin lankidetzan arituko gara udalerriko auzoetan beharrezko azpiegiturak egiteko, jada baditugunak behar bezala mantenduz.
Beharrezkoak diren udal obrak egiteko konpromisoa hartuko dugu.
Uraren saneamendua eta kudeaketa bateratuko ditugu.
10 urtetik gorako atzerapena daraman Hirigintza Plana martxan jartzeko konpromisoa hartuko dugu.
Mendixola I+i Zentroa behingoz martxan jartzen saiatuko gara eta horrela egindako inbertsioa errentagarria izango da.
Berriz aztertuko dugu Biomasa proiektua.
Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan arituko gara Aramaion egoitza-zerbitzuak eskaini ahal izateko planteamendu serioa egiteko.
5.- UDAL ZERBITZUAK ANTOLATU ETA EGOKITUKO DITUGU, ARAMAION BALDINTZA ONENAK BERMATZEKO
Uraren eta argiaren kontadoreak behar bezala irakurriko dira.
Behar bezala mantenduko da frontoia.
Garbiketarako udal zerbitzuak eta lorategi eta parkeetakoak antolatuko dira, udalerria egoera onean mantentzeko.