BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Begoña Llano Arantzazuko alkate egin zen 2003 urtean eta hori baino lehen lau urtez egon zen zinegotzi tokian, oposizioan. Uri Buru Batzarraren presidente ere izan da. Orain, berriz ere izango da EAJ-PNVren zerrenda-burua, bere Uri Buru Batzarraren aho bateko babesa jasota. Batxilergoa eta Merkataritza Peritu ikasketak ditu eta Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioa da lanbidez. Llanok argi eta garbi definitzen ditu hurrengo legegintzaldirako ildo estrategikoak. “Pertsonak, Arantzazun bizi diren herritarrak izango dira gobernu taldearen lanaren erreferente nagusiak. Azken urteotan gauza asko egin ditugu azpiegituretan eta zerbitzuetan, eta egoera zailean dauden pertsonei lagundu nahi diegu, hurbiltasuna oinarri, gure herrikideei horren gogorrak diren denborei aurre egiten laguntzeko, eta ez gara bide horretatik irtengo”.
Aitortu du Arantzazu herria udalerri txikia denez, abantailak ere badituela “gauza handiak egin ahal ditugu, haurreskola, pilotalekua, gimnasioa eta larrialdi kasuetarako etxebizitza ere badugu. Udalerri adeitsua gara eta gure bizitza kalitateari eutsi nahi diogu”.