BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Arratzuko Udalean gobernuan eman dituen urteek abalatzen dute berriro ere alkatetzara aurkezteko “Erronkari ekingo diot lehen eguneko ardura eta ilusio berberarekin”.
Ur teknikaria da, ezkondua eta hiru urteko alabaren aita. Arratzuko alkate Josu Sabin Olano aho batez aukeratu dute Arratzuko EAJ-PNV-ren zerrenda-burua izan dadin, maiatzaren 24ko hauteskundeetan. Olanok Arratzuko Udalean alkatetzan eman dituen zortzi urteek eta aurreko lau urteotan alkateorde gisa egindako lana hartu dute kontuan udal batzarraren babesa emateko orduan.
Josuk Udala gobernatzeko erronkari helduko dio “ lehen eguneko ardura eta ilusio berberarekin. Taldean belaunaldi aldaketa emango da gazte asko egongo direlako, eta horrek ere taldeaz harro egotea eragiten dit”.
Arratzuren beharrak etengabeak dira “borondatea badago, beti dago zer egin” esan du hautagai jeltzaleak. Garrantzitsuena da orain gure herrikideei entzutea, beren eskariei erantzutea eta bizimodu hobea bermatzea”.