BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Deliniantea da lanbidez, ezkonduta dago eta hiru seme ditu. Arrigorriagako oraingo alkate Asier Albizua Manrique aukeratu dute jeltzaleek 2015eko maiatzeko udal hauteskundeetarako zerrenda-buru. Albizuak azken urte hauetan Udalean egin duen lana esanguratsua eta izan da berriro ere udal batzarraren babesa jasotzeko orduan.
Albizua "ilusioz beteta eta pozik" dago herriko Udala gobernatzeko erronkaren aurrean "Maite dut Arrigorriaga herria. Bizitzeko herri ona da, bizitza kalitatea daukagu. Arrigorriagaren interesak defendatzen jarraitzeko gogo handiak ditut. Merezi du. 2011 urtean bezala, erronka handia da, eta gogotsu ekin nahi diot. Une honetan, garrantzitsuena da udal zerbitzuak bermatzea eta hobetzea".
Eskarmentua du lan horretan. Albizuak ondo daki zer den Udala gobernatzea. Egitasmo Estrategikoen zinegotzi arduraduna izan zen 2007 eta 2011 urte bitartean, eta alkatea da 2011ko hauteskundeez geroztik. Udalean egin duen ibilbide luzea esanguratsua izan da EAJ-PNVren alderdikideek beren kandidatura babesteko orduan. Albizuak alderdiaren hainbat barne kargutan izan da, udal buru batzarreko kide izan da, EAJ-PNVren Aberri Batzarraren ahalduna eta EGIren Herrialde Kontseiluko ordezkaria.
1.- Formakuntza, ekintzailetza eta enplegua berdinean guztiontzat
2.- Pertsonak, gure lehentasuna. Gizarte zerbitzu hurbilak laguntzak eta asistentzia bermatzeko
3.- Irisgarritasunerako eta aparkalekurako irtenbideak Abusun. Auzoekiko hurbiltasuna eta konpromisoa
4.- Abusu eta Agirre Lehendakari parkeko aisialdi guneak estaltzea
5.-Udalerriko zarata-mapa garatzea inguruko zarata gutxitu eta saihesteko
6.- Udal eraikuntzak eta instalazioak pertsonen zerbitzura
7.- Arrigorriaga euskaldunagoa, berdintasunean
8.- Baliabide guztiak konprometituta dagoen, partehartzailea eta bere etorkizunaren protagonista den gazteriaren esku
9.- Hiri antolamendurako plan orokorra bultzatzea eta onartzea
10.- Udal hurbila, esateko duzun guztia entzuteko prest