 
                    BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Artzentaleseko oraingo alkate Jose Mª Ignacio Iglesias Aldana aho batez aukeratu dute 2015eko maiatzean izango diren hauteskundeetan jeltzaleen zerrenda-buru izan dadin. Iglesias Aldanak 1991 urtetik aurrera egin izan duen lana funtsezkoa izan da udal batzarraren babesa jasotzeko orduan.
Maisu industriala da lanbidez, eta pozarren hartu du Udala berriz ere kudeatzeko erronka. "Ilusioz beteta eta gogotsu" dago. "Maite dut Artzentales herria, nire herria da, bizitza kalitatea daukagu", esan du. "Merezi du Artzentaleseko interesak defendatzen segitzea. Une honetan, garrantzitsuena da udal zerbitzuak eta azpiegiturak bermatzea eta hobetzea" azpimarratu du Iglesias Aldanak.
Eskarmentua dauka hori esateko. Iglesias Aldanak hamarkada bi daramatza udalean. Lehenagoko legealdietan alkate orde izan zen. Zentzu honetan gogoratu behar da hirurogeita hamargarren hamarkadan bera izan zela Artzentaleseko uri erakundearen sortzaileetako bat.