BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
44 años, Casado
Estudios: Licenciado en Derecho Económico y Especialista en Gestión y Ordenación del Territorio
Profesión: Funcionario de la Administración Local
Concejal Ayuntamiento de Artziniega 2012-2015
Idiomas: Euskera e inglés
Aurrekontuaren kontrol zorrotza gauzatzea. Zergak KPItik haraindi ez igotzea, zerbitzu telematikoak
gehitzea, udaletxea gutxienez astean arratsalde bat zabaltzea, udal-jarduerari buruzko informazioa ematen duen aldizkako argitalpen bat abian jartzea eta komunikazioa hobetzea.
Eguneko Arretako Landa Zentro berri batez hornitzea. Arreta pediatrikoko zerbitzua indartzea. 75 urte
baino gehiagoko pertsonak bizi diren etxebizitzetan su-detektagailuak instalatzea, hirigunetik eta uzoetatik
hasita, eta errenta baxuak dituzten pertsonei Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hobaria ematea.
12 urtetik 16 urterainoko gazteentzako Gaztetxoko bat sortzea. Udalaren Gazte Plan bat egin eta abian
jartzea. Goiko Plazan WiFi-eremu bat sortzea. Museo Etnografi koarekiko eta udalerriko kultura-elkarteekiko elkarlanari eustea eta eskolako instalazioak hobetzea, proposamenak guraso-elkartearekin eta zuzendaritzataldearekin adostuz.
Enplegu-planak bultzatzea. Udalerriko ekintzaileentzako eta ekonomia-jardueretarako laguntzei eustea, ADR Zabaia LGEren (Landa Garapenerako Elkartea) bidez. Enpresa-mintegia, Turismoko Tokiko Mahai bat sortzea udalerri-estrategia bat garatzeko, ezagutzera emateko helburuarekin, eta La Barcenan autokarabanetarako aparkaleku bat eraikitzea.
Garai plazan haurrak jolasteko guneak hobetzea. Jolasteko gune estalia prestatzeko azterlana. Auzoetan
obrak egiteko partida espezifi koari eustea eta auzoekin lehentasunak adostea. Hirigunea suspertzea. Udalerriko eta udal-eraikinetako arkitektura-oztopoak ezabatzea. Etxebizitza hutsen alokairuari eta birgaitzeari laguntzea.
Artziniegako mendietan paseatzeko ibilbideak seinaleztatzea. Mendi-pistak hobetzea. Baratze-eremu bat sortzea. Eraginkortasun energetikoko ekintzak bultzatzea kontsumoa murrizteko eta gastu energetikoan aurrezteko. Zaborra biltzeko sistema hobetzen jarraitzea.