UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

Astigarraga 2015

Nire helburua da herritarraren alboan egotea, Astigarraga guztion artean eta guztiontzat izan dadin

Jesús Mari Santos

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV Astigarraga


  • Jesús Mari Santos

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Jesús Mari Santos

JESUS MARIA SANTOS ANABITARTE, 1963ko urriaren 15ean jaio zen Astigarragan. Delineante teknikoa eta arotza da eta altzairu fabrika txiki bat zuzentzen du. Ezkonduta dago eta 26 urteko alaba bat du.

Politikagintzan 2011n hasi zen, beraz, bigarren legealdia du. Gaztetik lan egin du herriaren eta lurraldearen alde, kirol ekintzak antolatzen.

Landa garapeneko gaien gaineko sentsibilitatea du, baserritik baitator. Bere ustez, landa inguruko herriek badute zer esana. Bere politika egiteko erak ez du ulertzen herritarrei bizkar emateaz, hau da, herritarren parte-hartzean sinesten du, herriaren arazoak konpontzeko eta ongizatea bermatzeko.

Bere gustuko zaletasunak kirola dira, bereziki, ehiza eta Reala. Zinema eta lagunekin egotea ere gustuko du. 

TALDEA

  • Zorione Etxezarraga Ortuondo
  • Juan Martin Arregui Sagües
  • Ramón Aranzasti Loyarte
  • Olaia Pastoriza Santos
  • Nerea Zusberro Alberro
  • Juan Antonio Basterra Aldea
  • Jose Goikoetxea Larreta
  • Zigor Irastorza Arabaolaza
  • Maria Pilar Torrecilla Gimeno
  • Ignacio Uriondo Uranga
  • Felix Zusberro Alberdi
  • Urkiri Salaberria Gracia
  • Jose Miguel Irurzun Ezcurdia
  • Itziar Gastamintza Aranzadi
  • Juan Martin Arregi Ollokiegi

EGITASMOA

1.- EAJk 2009an martxan jarritako Plan Generala garatzen jarraituko dugu: babes ofizialeko etxeak, kultur etxe berria… herriko inberstioetarako diru sarrerak bermatzen dituelako.

2.- Auzo guztietan egingo dira urtero gutxieneko inbertsio eta konponketak. Herriko kale eta bideen konponketak egiteko urtero 100.000 €ko partida izango da. Uholdeen aurkako inbertsioetan plangintza integrala egingo dugu

3.- Aisialdirako inbertsioak: helduenen aisialdirako proposamen berriak egin eta gaztelekua eta guraso eta haurren autogestiorako gunea irekiko ditugu

4.- Gizarte zerbitzuetatik premian dauden guztiei eskua luzatuko diegu. Drogomenpekotasunari aurre egiteko tokiko plangintza.

5.- Kiroldegia berritu eta aisialdi eta lehiaketa kirolerako tokiko plangintza egingo dugu.

6.- Haurreskola, Ikastola eta musika eskola bultzatzen eta babesten jarraituko dugu Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean

7.- Astigarraga turismorako altxorra bilakatuko dugu. Astigarraga Sagardoaren lurraldea sustatzen jarraitu eta Santiago bidea bultzatu

8.- Beterri Garapen agentzia eratzeko konpromisoa hartu dugu eta gazteei zuzendutako lehen-enplegu plana bideratzeko asmoa daukagu.

9.- Udaletxea herritar guzti-guztien zerbitzura egongo da eta egunero jendearekin egoteko ordutegi finkoa ezarriko dugu. Herriko elkarteekin ere elkarlan estua bultzatuko da.

10.- Atez atekoa indarrez ezarri zitzaigun eta herritarrek kendu nahi duten jakiteko galdeketa loteslea egingo dugu

El proyecto de EAJ-PNV para Astigarraga

 JAITSI AGIRIA