BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Hautagai jeltzaleak eskarmentu handia dauka udal kudeaketan. Herria eta herritarrek Udalari planteatzen dizkioten beharrak ezagutzen ditu.
Conchi Artaetxebarriarentzat lehen aldia izango da Aulestiko alkatetzarako aurkezten dena, Lea-Artibai eskualdeko herri honetako alderdikide jeltzaleek erakutsi dioten aho-bateko babesari esker. Izendapena “ilusioz beteta” jaso du “eta egunero nire herrikideen alde lan egiteko gogoarekin nator, udalerri hobea merezi dutelako”.
57 urte ditu eta hiru seme heldu ditu. Aurreko legegintzalditan zinegotzi izan da eta horregatik ondo baino hobeto daki Aulestin eguneroko lana egin behar dela “herritarrekin hitz eginez, unean uneko arazoei eta beharrei erantzunez. Ez dugu egitasmo handirik izango, baina bai kudeaketa lan hurbila, pertsonala eta eraginkorra”.
Conchi Artaetxebarria ile-apaintzailea da lanbidez, eta orain Aulestiko baserriak eta udalerriko inguruak ematen dioten lasaitasunaz gozatzen du. “Gutxi gara, denak ezagutzen gara eta ezusteko handirik barik bizi gara. Hori da daukagun onena, eta horren alde egin behar dugu”.