 
                    BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Soziologian lizentziatua da eta berriztar gazte honek aitortu duenez "ilusio handia sentitzen dut orain arte bezala gogotsu ekiteko"
40 urterekin, Orland Isoird izango da Ibaizabalen ubidearen goiko aldean kokatuta dagoen herri eder honetarako alkategaia. "Urte gogorrak tokatu zaizkigu, krisi handian murgilduta egon gara, baina behar bezala kudeatzen jakin dugu, herriko egoera ekonomikoa ona izatea lortu dugu eta auzoetan hainbat egitasmo egin ahal izan ditugu", esan du Isoirdek.
Orlanden helburu nagusia da "Berrizek aurrera egiten eta hobetzen lortzea, herrikide guztien onerako". Zentzu honetan uste du "kultura kudeatzea eta suspertzea, herriko bizitza eta kirola babestea" izango direla bere agintaldirako oinarriak, hurrengo hauteskundeetan garaipena lortzen badu. "Funtsezkoa da hori" esan du. Berrizko alkatea aitzindaria izan da hainbat alorretan, besteak beste, herritarren parte hartzean eta herrikideekin lortu den hurbiltasunean.
Euskal kultura eta ondarea maite dituela aitortzeaz gain esan duenez "Asko dugu egiteko. Ibilbide zati bat egin dugu, baina oraindik egitasmo batzuk egin behar ditugu berriztarren bizitza kalitatea hobetzen segitzeko. Nire lehentasunetako bat izango da auzoetan hobekuntzak egitea".