UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

DIMA 2015

Diman bizi diren herritarren bizitza kalitatea hobetzeko ahaleginari gogotsu eta jarrera positiboarekin ekiteko ilusio handia

JOSUNE GOROSPE

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

Unai Rementeria - Bizkaiko Ahaldun Nagusia

EAJ-PNV DIMA


  • JOSUNE GOROSPE

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

JOSUNE GOROSPE

Josune Gorospe Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua da eta Enpresa Zientzietan diplomatua. Bere hitzetan "ilusio handia daukat Diman bizi diren herritarren bizitza kalitatea hobetzeko ahaleginari gogotsu eta jarrera positiboarekin ekiteko, orain arte egin dugun bezala", esan du. "Legegintzaldia hasi zenean esan genuen oposizio lan eraikitzailea egingo genuela, eta hala izan da. Gure lanaren bidez, Mankomunitatean besteak beste kudeatu ditugu gizarte zerbitzuak, hondakinen bilketa, berdintasun politika eta enplegua. Jakin badakigu oraindik asko dugula egiteko, eta benetan uste dugu Diman askoz gehiago egin dezakegula herriak bere konfiantza ematen badigu".

Gorospek 45 urte ditu eta ezkondua da. Esperientzia handia du udal esparruan. Diman izan da EAJ-PNVren zinegotzia, 2011 urtetik aurrera Arratiako Mankomunitateko presidentea eta 2010 urtetik legebiltzarkidea. Arratiar jeltzale honen helburu nagusia da "Dimak aurrera egiten eta hobetzen segitzea, herritar guztien onerako. Eraikitzeko egin behar da, oztopoak jarri barik eta denok aurrera egitea eragotzi barik; gure indar guztiak jarriko ditugu herria hazi arazteko: Dima hazi arazi". Horregatik esan du herritarrengandik hurbil egotea, haien beharrei aditzea eta baliabide publikoen kudeaketa zuzena egitea izango direla bere agintaldiaren zutabe nagusiak". Egitasmo bat daukagu herria helburu, pertsona helburu", azpimarratu du.

Gorosperentzat funtsezkoa da auzoei, baserriei eta adineko pertsonei behar bezalako arreta ematea. "Herri osoarentzat gobernatzen jakin behar dugu: nagusiak, gazteak, neska-mutilak, emakumeak, gizonak, bertan jaiotako dimoztarrak edo beste herrietatik etorritakoak. Gainerako erakundeekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin ditugun harremanak sustatu behar ditugu eta, jakina, Arratiako gainerako udalekin ere bai".

Josune Gorospek maite du abestea, dantzatzea eta barre egitea. Bere hitzetan "dimoztarren izaera eta gure inguruaren edertasuna" dira bere herrian gehien estimatzen dituenak, eta herrikideen ongizatea hobetzea da bere idealen alde lan egiteko orduan erakusten duen indarra ematen diona.

TALDEA

  • FRANCISCO JAVIER ARTEAGA PLAZA
  • IURDANA ACASUSO ATUTXA
  • JOSE ANTONIO AURREKOETXEA OLABARRI
  • MARTA CONÇALVES GOIKOETXEA
  • JOSU GOROSPE LAPATZA
  • MARIA ICIAR RUIZ BENGOA
  • PELI MANTEROLA ARTETA
  • MARISA ZURINAGA GORROÑO
  • DIONISIO ITURBE BARRENETXEA
  • LOREA BILBAO IBARRA
  • ANTOLIN ESPARTA BERNAOLA

EGITASMOA

1)     Udal hurbila, gardena eta eraginkorra: gardentasun eta hurbiltasun osoz lan egingo dugu zuen konfiantza irabazteko.

2)     Dima Garbia: neurriak hartuko ditugu herria beti garbi eta txukun egon dadin.

3)     Hirigintza: Dimak premia osoz behar du auzo guztiak hobetzeko lanak jasoko dituen Plan Nagusia .

4)     Behar besteko lanak eta gestioak burutuko ditugu herriko eskola handitzeko.

5)     Enplegua eta jarduera ekonomikoa dira gure lanaren ardatz nagusiak.

6)     Dima gizatiarra : Herrikide guztien alde egingo duen herriaren aldeko apustua egingo dugu, sozialki kohesionatua .

7)     Dimako Lehen sektorea babestea. Abeltzaintzak, basogintza sektoreak eta baserriek gure babesa eta laguntasuna jasoko dute.

8)     Gure ondarea babestuko dugu eta atea irekiko diegu kultur adierazpen berriei

9)     Dima jasangarria: Dima eta Arratia osoan ingurumenarekiko errespetua areagotzeko lana egingo dugu .

10)  Pertsonentzako herria: pertsonen kohesioa ardatz izango duen herria eraikiko dugu .

El proyecto de EAJ-PNV para DIMA

 JAITSI AGIRIA