BERRIA
2015/05/23
EBB
2015/05/21
BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Eneko Goia Laso dut izena. 45 urte ditut eta donostiarra naiz. Ezkonduta nago eta hiru seme-alaben aita naiz.
Donostiako Amara auzoan jaio nintzen. Auzo honetan igaro dut nire bizitzako zatirik handiena. Zehazki, Madril Hiribidean. Garai hartan nire gurasoak, aitonak, arreba eta ni bizi ginen bertan.
Nire haurtzaroa eta gaztaroa Amarako auzoan igaro nituen. Nire ikasketak Ikasbide Ikastolan eta Barandiaran Lizeoan burutu nituen. Ostean, Zuzenbidean lizentziatu nintzen UPV/EHUn.
Familiatik datorkit politikarako grina. Urte hauetan zehar ikasle elkarte bateko parte ere izango naiz, eta azkenik EGIko kide izaten amaituko dut, EAJko gazte taldea. Ondorengo urteetan ere, nire formakuntza zabaltzen jarraitu dut Deustoko Unibertsitatean, Europar Batasuneko Zuzenbidean Diplomatura burutuz.
Beranduago, 1996an Donostiako erdigunean dagoen Euskal Herriko Marketin Institutuan irakasle gisa hasten naiz zuzenbide, kanpo merkataritza edo lan zuzenbideko klaseak emanez.
2005eko apirileko hauteskundeetan Gipuzkoatik parlamentari hautatzen naute. Bertan, lurraldeari lotutako lanak burutzen ditut. 2007an Markel Olanok, Gipuzkoako Diputatu Nagusi bezala, bere taldeko kide egiten nau eta Bide Azpiegituretako Diputatu izendatzen nau, 2011 arte burutzen dudan ardura.
2011ean Udal hauteskundeetara aurkezten naiz eta Donostiako Udaleko zinegotzi izendatzen naute. 2015ean Donostiako alkatetzarako hautagaia aurkeztu nintzen, EAJ-PNV ordezkatuz, Donostia hobetzeko eta bultzatzeko aurkeztu nintzen hauteskundeetara. Egun Donostiako alkatea naiz.