UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

EA 2015

Aldaketa beharrezko jotzen du lau urtetako gelditasunarekin amaitzeko

KOLDO LATXIONDO

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV EA


  • KOLDO LATXIONDO

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

KOLDO LATXIONDO

Koldo Latxiondok ondo ezagutzen ditu Eako Udalaren “barrenak”. 2007 eta 2011 urte bitartean Kultura zinegotzia izan zen. “Orduan, urteko ekitaldien egutegia osatu genuen udaleko kultur talde ezberdinekin eta euskara suspertzeko lana egin genuen. Eskolondo kiroldegia birmoldatu zen eta oraingo Kultur Etxea egin zen” azaldu du.

Latxiondo Informatika ingeniaria da, Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen eta hainbat enpresatan lan egin izan du informazio eta komunikazio teknologiaren alorrean. Gaur egun Ibermatikan egiten du lan.

Latxiondo buru den hautagai taldeak aurreikusten dituen proiektuen artean dago “udalerrian jarduera hazi arazteko neurriak hartzea, zerbitzu eta enpleguak hobetzeko eta berriak sortzen laguntzeko. Baina, batez ere, gure inguruan enplegu berriak sortzea, Busturialdea eskualdearekin lankidetzan. Herri bizia nahi dugu”.

Ea herrian gehien gustatzen zaionaz galdetuta, Latxiondok kostako herri honetakoa izateak ematen dion harrotasuna ateratzen du “ dena gustatzen zait nire herrian. Edertasunaz gain, hiri batean ez dagoen lasaitasuna eta baretasuna daukagu. Inguru bikain hau, edertasun hau lagun artean, herrikideekin eta familiarekin gozatzea... batzuetan ahaztu egiten zaizkigu inguratzen gaituzten handitasunak eta edertasunak, eta horiek gozatzeko daukagun aukera handia”.

Koldo Latxiondo ezkondua da” 19 hilabeteko alaba daukat eta bigarren umea izango dugu urrian. Futbolzalea naiz, urtetan izan naiz futbol jokalari eta orain zale amorratua naiz; eta, jakina, Athletic zalea ere banaiz. Pilotalekuan ere aritzen naiz, frontenis eta palarekin; ibilaldi luzeak egiten ditut familiarekin eta txakurrarekin eta, informatikoa naizenez gero, teknologia zalea ere banaiz, gustuko izaten dut puntako berrikuntza teknologikoak ezagutzea”.

TALDEA

  • GOTZON JOSEBA ISASI GOMENDIOURRUTIA
  • ASIER MADARIETA JUARISTI
  • MAIDER BILBAO ALGUACIL
  • MARIA ITZIAR BILBAO ARRIZUBIETA
  • PEDRO MARIA MANZANO MENDEZ
  • OLATZ GARAMENDI LANDA
  • TXABI ALZOLA PLAZA
  • MARIA SOLEDAD URIARTE AGIRRE
  • JAVIER CAMPO TXAKARTEGI

EGITASMOA

1.- BIZITZA KALIDADEAN haztea. Eguneroko beharrak bermatzea, pertsonengan inbertituz

2.- ENPLEGUA ETA JARDUERA EKONOMIKOA: Formula barritzaileak bilatuko doguz, aukeretan oinarritutako garapen ekonomikorako.

3.- TURISMOA: Turismoaren garapen jasangarria eta ondo egituratua. Indartu  behar dogun balore handia daukagu .

4.- KULTURA ETA AISIA: beste udalakaz lankidetzan, kultur agenda zabalagoa eskaintzeko lana egitea .

5.- IKASTETXEak babestea gure txikiak udalerrian bertan hazi eta hezi  daitezan.

6.- Herriko AZPIEGIURAK hobetzea eta egokitzea. Gure herriko kaleetan,baserrietan eta plazetan inbertituko dogu.

7.- KOMUNIKAZIOAN ETA TEKNOLOGIA BERRIETAN inbertitzea

8.- Kudeaketa ekonomikoa eta UDAL AMINISTRAZINO GARDENA. (Udal administrazino gardena).

El proyecto de EAJ-PNV para EA

 JAITSI AGIRIA