BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Joseba Goikouria, lanbidez, kimikaria da. Bere jardute profesionala Eroski Sociedad Cooperativa-n garatu zuen 90. hamarkadatik 2003ra bitartean, konpainiaren Kalitate-sailan. Harrezkeroztik, eszedentzian dagoen bazkide kooperatibista da, Erandioko Udalean betetzen duen funtzio publikoari erabat eta esklusiboki dedikatzeko.
Joseba Goikouriak 2009ko ekainean eskuratu zuen Erandioko alkatetza Mikel Arieta-Araunabeñaren ordez, hark agintean 14 urte eman eta gero utzi zuenean. Goikouria 1996ko abenduaren 19an agertu zen aurrenekoz zinegotzi moduan. Egun hartatik aurrera, eta alkate bilakatu baino lehenago, udalaren hainbat esparrutan egin zuen lan eta ibilbide politiko zabalari ekin zion, sail desberdinak barrutik ezagutuz. Alkate izendatua izateko orduan alkateordearen papera betetzen zuen eta Hazienda eta Funtzio Publikoaren ordezkaria ere bazen. Gainera, giza baliabideen eta aurrekontuen kudeaketaz arduratzen zen, hala nola ondareaz eta kontuen batzorde bereziaz. San José egoitzaren arduradun politiko nagusia ere izan zen eta baita Erandiogoikoan (hangoa da bera jatorriz) dagoen Eguneko Zentroarena ere.
1.- Aparkaleku arazoari irtenbidea emango diogu
2.- Enpleguaren aldeko apostua egingo dugu
3.- Berdintasun sozialaren eta gure helduen alde lan egingo dugu
4.- Merkataritza bultzatuko dugu
5.- Gure auzoak orekaz garatuko ditugu
6.- Gazteen aldeko politikak bultzatuko ditugu
7.- Babeseko etxebizitzaren alde egingo dugu
8.- Euskal kultura eta Euskal hezkuntza bultzatuko ditugu
9.- Genero berdintasunaren aldeko konpromiso irmoa dugu
10.- Gure kudeaketan gardentasuna oinarri izaten jarraituko dugu