UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

ERRENTERIA 2015

ERRENTERIARREN EGIAZKO BEHARREI EGOKITUTAKO ERRENTERIA BAT NAHI DUGU, DENON ARTEAN ERAIKITAKO ERRENTERIA, ZURE ERRENTERIA

Maite Peña

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV ERRENTERIA


  • Maite Peña

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Maite Peña

Errenterian jaioa. 48 urte

Zuzenbidean lizentziatu nintzen EHUan. Gipuzkoako batzar Nagusietako batzarkide

kargua bete nuen. 2003az geroztik Errenteriako udaletxean nire taldeko zinegotzi eta bozeramaile nahiz.

Udalgintza maite dut herritarrekin  harreman zuzena errazten duelako. Udalgintzaren bitartez herritarren benetako arazoez jabetzen naiz eta hauek dira nire lehentasun.

Pertsonak dira nire helburu.

TALDEA

  • Jose Manuel Franco Insausti
  • Garbiñe Oiarbide Iruretagoyena
  • Marta Barea Juaristi
  • Ivan Lander De Salvador Charlin
  • Elixabete Murua Mindeguia
  • Juan Mari Iñiguez de Heredia Bengoetxea
  • Miren Edurne Azpitarte Aranguren
  • Jose Maria Burgos Viñaras
  • Imanol Cidoncha Gutierrez
  • Zuriñe Alijostes Olasagasti
  • Iñaki Olaizola Antxustegi
  • Mª Asuncion López Medrano
  • Juan Maria Prieto Mendia
  • Begoña Sarasola Martiarena
  • Iñaki Erkizia Jauregi
  • Jone Idiazabal Garmendia
  • Martin Iriarte Arrozpide
  • Mikel Erriondo Ercibengoa
  • Pilartxo Olaskoaga Juanikorena
  • Jose Ignacio Irastorza Garcia
  • Naiara Granado Martin
  • Miguel Lopez Andreu
  • Mirari Loinaz Eizaguirre

EGITASMOA

1. Egindako aldaketek sortutako arazoak konpontzeko ZIRKULAZIOA ETA APARKALEKUAK BERRANTOLATU.

Biteri kalean ibilgailuen zirkulazioa berreskuratu egungo kolapsoa eta bizilagunen

isolamendua ekiditeko. TAO-a berrantolatu, TAO zonalde guztietan bizilagunentzako eremuak utziz eta merkataritza TAO bat ezarriz txandaketan eta dendetarako irisgarritasunean laguntzeko.

 

2. ZAHARTZARO AKTIBO eta nagusientzako arreta politikak.

Nagusientzako tutoretzapeko apartamentueraikin bat eraikitzeko plana. Nagusien

etxebizitzetarako tele alarma zabaldu eta ke eta gas detektagailuen ezarpena abian jarri. Nagusientzako gimnasia eta lokomotrizitatean laguntzeko aparatuen instalakuntza.

 

3. MERKATARITZA ETA OSTALARITZA AKTIBATZEKO, ekitaldi erakargarrien sustapena.

Merkataritza eta ostalaritza suspertzeko lagungarri izango diren ekitaldi erakargarrien sustapenerako elkarlan publiko-pribatua. Tasak bere horretan mantentzea, tokiko enpresei laguntzeko krisiaren aurkako neurri bezala, enpresei

lagunduz lanpostuak mantentzeko.

 

4. ENPLEGU POLITIKETAN, gizartean baztertuta izateko arriskuan dauden pertsonei

arreta berezia.

55 urtetik gorakoak kontratatzeko laguntzak eta gizarte enplegu babestuaren sustapena. Udaletxetik nekazaritza-ustiategiei laguntza eta aholkularitza, belaunaldi arteko eskualdatzea laguntzeko eta gure herrian sektorearen jarraikortasuna  bermatzeko.

 

5. HIRI-MANTENU ETA KALE GARBIKETARAKO INBERTSIOA HANDITZEA, bereziki utzien dauden auzoetan.

Hiri-mantenua eta kale garbiketa hobetzea utzien dauden auzoei arreta berezia eginez. Eskailera mekanikoen bidez goialdeko auzoetarako irisgarritasunaren areagotzea. Bereziki adinekoak eta haurrak ibiltzen diren tokietan komun publikoak jartzea.

 

6. EUSKARA ETA KULTURAren sustapena.

Sorkuntza artistiko eta kulturala, euskarazko kultura edukien hedapena eta ondarearen kontserbazioa sustatzea, besteak beste, erakunde arteko elkarlana eta mezenazgoa bultzatuz. Gure herrian euskara berreskuratzen laguntzeko neurriak bultzatzea.

 

7. BORONDATEZKO 5. EDUKIONTZIA, kontzientziazioaz eta sentsibilizazioaz lagunduta.

Atez atekoa eta inposaketaren aurrean borondatezko 5. edukiontziaren aldeko

apustua, informazio, kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainen laguntzaz herritarrak ingurugiroaren errespetuan eta birziklapenean heziz, San Markos mankomunitatearekin elkarlanean.

 

8. Haur eta gazteen AISIALDIRAKO EKIPAMENDUAK hobetu eta eraikitzea (eraiki).

Haur eta gazteen aisialdirako ekipamenduak hobetu eta hedatzea, haurrentzako parke estaliak eta aisialdi osasungarria sustatzeko eremu pistaanitzak, hala nola, haurrentzako ludotekak, erdigunean nahiz auzoetan.

 

9. BERDINTASUNERAKO BIGARREN PLANAren lanceta eta EMAKUMEAREN

ETXEA sortzea.

Aurreko legealdian sortu genuen berdintasunerako plana berriz ere hartu eta berdintasun politikei bultzada berri bat eman, plan horretan sakonduz bigarren plan baten erredakzioaren bidez eta emakumearen etxea sortuz.

 

10. ALOKAIRU SOZIALerako ETXE BIZITZA HUTSen mobilizazioa.

OHZ-an hobarien bidez eta alokairuen kobratzea bermatzeko egon daitezken bitarteko guztiak jarriz, etxebizitzen alokairua sustatzea. Alokabiderekin hitzarmena sinatzea, eta Bizigune programan sartzen direnentzako obrak egiteko eta

alokairurako diru-laguntzak ematea.

El proyecto de EAJ-PNV para ERRENTERIA

 JAITSI AGIRIA