UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

ESKORIATZA 2015

Jose Ramon Zubizarreta

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV ESKORIATZA


  • Jose Ramon Zubizarreta

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Jose Ramon Zubizarreta

Jose Ramon Zubizarreta Alegria, 1955ko irailak 8an Gasteizen jaioa nahiz eta bizi osoa Eskoriatzan egin dut.

Ogibidez, Maisua. Bere ibilbidea Almen ikastolan gerora Arizmendi ikastola bilakatu zena.

Izandako ardurak:

Euskadiko Hezkuntza Kooperatiben Federazioko lehendakaria 8 urtez (1990-1998)

Hezibide elkarteko prentsa eta komunikazio arduraduna (1998-2001)

Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakaria (2002-2007)

Zaletasunei dagokionez berriz Eskoriatza Kirol Elkarteko mendi saileko arduraduna (1990 2002) izan nintzen. Mendia bere esparru guztietan eta argazkilaritza gustatzen zaizkit.

Felix Baltistan Fundazioko lehendakaria ere izana da. Bere sorrerako prozesu guztian parte hartu nuelarik. (2001-2006)

TALDEA

  • Purificación Regidor Varela
  • Maite Zubia Atxaga
  • Josu Ezkurdia Santamaria
  • Maite Uribe Beristain
  • Sorkunde Pagalday Aguiriano
  • Estefania Izaguirre Gutierrez
  • Emeterio Gallastegi Goikoelea
  • Eddith Altuna Arriola
  • Pedro Maria Armendariz Zubizarreta
  • Aitor Urrutia Oianguren
  • Jesus Mª Izaguirre Viteri
  • Nekane Oyanguren Zabala
  • Karmelo Azkoitia Galdos

EGITASMOA

1 # Hirigintza Plan Berria garapen iraunkorra ahalbideratuz

Herriko etxebizitza, mugikortasun eta peatonalizazio beharrei erantzungo diena, espazio publikoak irisgarritasun arauetara egokituko dituena eta ekipamendu berrien hornikuntza jasoko duena.

2 # Elizateei bultzada emanez

Landa ingurunea mantentzeko inbertituko dugu eta eskoriatzar guztion gozamenerako auzo bideak berreskuratu. Lehen sektorea lagunduko dugu eta biomasaren erabilera aztertuko herriko baso baliabide jasangarrietatik abiatuta.

3# Auzoetaz ahaztu gabe

San Pedroko goiko aldea eta Santa Anarekin duen lotura berrurbanizatuko ditugu eta Bidebarrietako ibilbidea berreskuratuko dugu. Intxaurtxuetako amaitu gabeko urbanizazioari irtenbidea aurkituko diogu eta herriko lan txikien plana abian jarriko dugu herritarren eskariei erantzun emanez.

4# Eta garapen ekonomikoan lagunduz

Lur industriala kontsolidatuko dugu etorkizunean enpresen ezarpena bermatzeko. Eskualdeko Garapen Agentziaren bitartez, eta Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren laguntzez baliatuz, gure gazte ekintzaileak babestuko ditugu eta herriko enpresen kontratazioa bultzatuko dugu.

5# Zaborren arazoa konponduko dugu

 Atez atekoa garestia da, zikina eta ez du funtzionatzen. Bostgarren edukiontzia da irtenbidea.  Hondakinak hoberen sailkatzen dituzten herritarrentzat hobariak ezarriko ditugu eta baita itzultzeko bilgarriak erabiltzen dituzten dendei ere. Inposaketarik gabe.

6# Eta kiroldegiko eskaintza hobetuko dugu

Ekintzak erabiltzaileen eskaeretara egokituko ditugu kirol taldeen parte hartzearekin. Instalakuntzen mantenu egokia eta kudeaketa profesionala bermatuko duten enpresak kontratatuko ditugu.

7# Herriko dendak babestuko ditugu

Eskoriatzarren kontsumo ohiturak aztertuko ditugu herriko komertzioa babesteko plana garatzeko eta bertako kalitatezko produktuen ekoizpena eta kontsumoa bultzatuko ditugu, auzoetan eta elizateetan feriak antolatuz.

8# Inposaketarik gabe

Eskoriatzar guztientzat gobernatuko dugu, elkarte ezberdinekin harremanak sortuz eta baita udaletxera hurbiltzen diren guztiekin ere. Elkarte eta herritar guztien ekarpenekin osaturiko kultur agenda prestatuko dugu.

9# Arazo gehien dutenekin ahaztu gabe

Etxebizitza hutsak alokairuan ematea hobariekin lagunduko dugu eta fiskalitate positiboa bultzatu zailtasunak dituzten pertsona eta familientzat. Gizarte laguntzen jasotzaileentzat lan komunitario formulak aztertuko ditugu. 

10# Dena gure hizkuntza oinarri hartuta, euskarari dagokion lekua emanez

Mundura zabalik dagoen herri euskaldun baten aldeko apustua egiten dugu, herritarren artean dugun aniztasun kulturala aintzat hartuta eta gure sema alabak arro sentitu daitezen.

El proyecto de EAJ-PNV para ESKORIATZA

 JAITSI AGIRIA