BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Asier Larraberentzat honakoa ez da bizitza politikan izango duen lehen esperientzia. Gamiz-Fikako alkate izan zen legegintzaldi bitan, eta bost urtetan izan da herriko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrean.
Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioa da, eta bere 47 urterekin "ilusioarekin eta gauzak egiteko gogoarekin" ekin nahi dio. Argi dauka alkate izatera iristen baldin bada Gamiz-Fikaren aldeko lanean buru belarri sartuko dela. Hurbiltasunaren garrantzia azpimarratu nahi izan du " Kalean egon behar dugu, herritarren kezkak entzun, pertsonekin egon" esan du.
Larrabek Gamiz-Fika herriak hurrengo urteei begira izango dituen helburuak eta erronkak birpasatuz esan du horietako bat dela Arau Subsidiario onartu berriak aplikatzea eta martxan jartzea. Testuinguru horretan, jeltzaleak esan du Gamiz-Fikan bizitzen geratu nahi duten gazteentzako etxebizitzak sustatu behar direla. Oinarrizko gaien kudeaketa ere azpimarratu du, besteak beste bideak konpontzea eta argiteria, ur eta saneamendu lanak eta hiri altzairuak. "Horiek denak funtsezkoak dira Gamiz-Fikakoa moduko herri batean”.
Ezkondua da eta bi seme ditu. Asier Larrabek mahai gainean jarri ditu bere herriko gizarte esparruan ezinbesteko jotzen dituen arloei dagozkienak, besteak beste, gazteria batzordea eratzea, lehen sektorearekin aldizkako bilerak egitea hobekuntzak egiteko, denbora bankua egitea eta langabeen batzordea martxan jartzea herrian ekimenak gauzatzera begira.