Bizkaia
2015/05/21
Bizkaia
2015/05/13
BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Apirilaren 25ean, Markos Deunaren egunez jaio zen duela 33 urte. Gatikako patroiaren egunean jaio izana da, zalantzarik gabe, Leixuri Arrizabalaga 1400 herritar dituen herri txiki honetako lehen alkate andrea izan daitekeelako seinale.
Gatikarra ama eta plentziarra aita, Gatikan bizitzea erabaki zuten. Alkatetzarako hautagai jeltzaleak bere herria maite du betidanik. Kaxiano aitite, amaren aita, abeltzain eta parrokiako sakristau izan zen 97 urtera arte, eta ama Intxurtxu dantza taldearen fundatzaileetako bat izan zen hirurogeigarren hamarkadan . “Intxurtxu balio handiko bitxia da niretzat. Euskal dantzak irakasten dizkiegu umeei, erregeen kabalgata antolatzen dugu..." esan du Arrizabalagak. Taldearen ardurak duela 14 urte hartu zituen berak, ama zendu zitzaionean .
Zuzenbidean lizentziatua da eta Zuzenbidean eta Praktika Juridikoan masterra Deustuko Unibertsitatean. Bere lanbidea zuzenbide esparruan garatu izan du,bereziki genero indarkeria kasuetan eta familia zuzenbidean.
2012 urtetik aurrera legebiltzarkidea da eta Euzko Abertzaleak Talde barruan Berdintasun gaietarako taldearen arduraduna. Emakunderen zuzendaritza taldean ere badago. Gainera, udal politikan duen esperientzia duela hiru legegintzalditatik dator Gatikako zinegotzi egin zenean. Legegintzaldi honetan alkate orde izan zen. Euskal udalen mankomunitatean ere bada bere udalaren ordezkaria eta udal ordezkaria ere bada Gatikako eskola kontseiluan.
Argi dauka herriak "aire berriak" behar dituela. Herritar berriak heldu dira eta gero eta neska eta mutil gehiago daude.... eta, gero eta beharrizan gehiago. Gatikak urrats berria eman behar du eta Lexuri Arrizabalagarentzat duela 12 urte EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrean sartzearekin hasi zena, maiatzean buka liteke alkatetzara iritziko balitz, herrikideek berarengan konfiantza jartzen badute. Eskola berria egiteko egitasmoa du buruan. Zalantzarik ez du bere seme alabak, egunen batean dituenean, bertan ikasiko dutela.
Txistulari ohia eta klarinete jole ohia. "Biziki maite dut musika. Den-dena. Klasikoa, folk.... dantzatzea, barre egitea, irakurtzea, kultura, gauza berriak ikastea, feminismoa, hitz egitea, lagunei laguntzea, ekitaldiak antolatzea, ikastaroak, mozorrotzea.... oso nagia naiz kirolerako baina atsegin dut herritik ibiltzea" Horrela da Lexuri Arrizabalaga. Energiaz betetako emakumea, Gatika hazi arazteko .