Bizkaia
2015/05/13
BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Agirre Lehendakariaren auzokoa da Andere Ortuzar. Bere izendapena hartu du "ilusioz, pozez eta lan egiteko gogo handiarekin"
Administrazio teknikaria da lanbidez, ezkonduta dago eta semea eta alaba ditu. Ortuzarrek ibilbide luzea egin du udal politikan; hamabi urtez izan da zinegotzi eta azken zortzi urteotan izan da gobernu taldean. Hasieran Gizarte Ekintza alorreko zinegotzia izan zen eta Kultura arloko arduraduna izan da azken aldi honetan.
Hurrengo hauteskundeei begira, Andere Ortuzarrek uste du Igorreren lehen beharra dela "herritarrei entzutea". "Jendeari entzun behar zaio eta beharren araberako egitasmoa egin behar da". Helburu horrekin agindu du bere taldea kalean lan egingo duela "auzoetan, kultur elkarteekin eta kirol taldeekin egingo diren bileretan eta abarretan".
Ortuzarrek Lanaren ardatz izango dituenak aipatzeko orduan ekarri du gogora langabeziaren kontrako borroka, Goiko plazako pilotalekuaren estalpea eraikitzea , lehendakari Agirre kalea eta eskolak hobetzeko lanak egitea, auzoei eman beharreko arreta ahaztu gabe .
1.- Igorreko osasun zentroan emoten diran zerbitzuak hobetzea eta osatzea.
2.- Kiroldegiko instalazinoak eta zerbitzuak hobetu eta Aisialdirako instalazinoak hobetuko doguz.
3.- Eskolak handitzeko eta behar diran beste lan guztiak egitea bultzatuko doguz (garbiketa, margozteaeta abar)
4.- Erakundeen arteko lankidetza bultzatuko dogu gure herriko segurtasuna indartzeko. Ertzain-Etxea herrian jartzea eskatuko dogu .
5.- Bizkaibus zerbitzu barriak eskatuko doguz, bai unibertsidadera, Durangaldera edo Lemoako tren geltokira joateko.
6.- Udal kontratuetan eta Igorren jarriko diran enpresetan herriko langabeak kontratatzea bultzatuko dogu.
7.- Merkataritza askotarikoa eta kalidadezkoa sustatuko dogu, kontsumitzaileentzat erakargarria.
8.- Bizitza kalidaderik gorenena herrigunean eta auzoetan. Auzo bakotxak dituen beharren araberako partidak aurreikusiko doguz.
9.- Igorreko herritar guztien zerbitzura egongo gara, adin eta egoera guztietan, beste batzuen artean, gazte eta nagusien arteko egitasmo bereziak eginez.