UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

ZALLA 2015

Herritarren ondoan egon behar dugu, Zallarentzat nahi dugun etorkizuna eraikitzeko modurik onena da

IRENE PARDO

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

Mejorar la movilidad de Zalla

EAJ-PNV ZALLA


  • IRENE PARDO

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

IRENE PARDO

Karrantzan jaio zen 1969ko urtarrilaren 31n, eta Zallan bertan bizi da. Irene Pardo Zuzenbidean lizentziatua da. 1999 eta 2005 urte bitartean Bizkaiko batzar Nagusietako ahalduna izan zen eta Ogasun batzordeko buru izan zen. Aldi berean, ENBA-Bizkaia nekazal sindikatuko zerbitzu juridikoen ardura eraman zuen. 2005 eta 2007 urte bitartean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailean izan zen Elikaduraren Kalitate departamentuko zuzendaria. Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailera sartu zen eta orain da departamentu horretako burua.

Aldi honetan guztian, Irene Pardok soberan erantzun dio batzarrak berarengan jarri zuen konfiantzari. Foru Diputatu gisa egin behar duen lana Zallako herritarrei entzuteko egin diren ekimenekin uztartzen jakin izan du, herritarren proposamenak, beharrak eta kezkak ezagutzea helburu. Bere hitzetan "herritarren ondoan egon behar dugu, Zallarentzat nahi dugun etorkizuna eraikitzeko modurik onena da. Hori izan da abian jarri dugun eta gure herriko auzo guztietara eraman dugun ZallaGO! Egitasmoaren helburua ”

TALDEA

  • JUANRA URKIJO ETXEGUREN
  • ANA ROSA LEIZEA NIETO
  • KEPA LANBARRI CAMILO
  • ESTHER LASA SEISDEDOS
  • OIHANE GONZALEZ CORINO
  • JOSU URKIJO RAMON
  • NEREA PORTUGUES MARTINEZ
  • AITXIBER GUTIERREZ VELASCO
  • UNAI SAINZ-EZKERRA GALARRAGA
  • AINTZANE LASSO DE LA VEGA ZUBIETA
  • VICTOR SANTA MARIA ABASOLO
  • IÑAKI LAZKANO BARDEZI
  • RAKEL GONZALEZ PUENTE
  • ELIAS LOPEZ LUENGAS
  • IRUNE ZULUAGA ZAMALLOA

EGITASMOA

1. Udalerriak dituen baliabide natural guztiak baliatuko ditugu jarduera ekonomikoa sortarazteko. Ingurumenari zor zaion begirunea zaintzea.

2. Enplegu planak eta prestakuntza langabezian dauden pertsonentzat.

3. Inguruan enpresa eta erakunde berriak ezartzera begira, Zalla herriak izan  dezakeen potentziala baliatzea .

4. Lankidetza Eusko Jaurlaritzarekin, lan hidraulikoak eta espezialitate zentroa  egitera begira.

5. Zalla herrian inor ere ez da atzean geratuko. Bazterketa egoeran dauden  pertsona guztiak zainduko ditugu.

6. Osasuna hirugarren adinekoen artean: gure nagusiei ohitura osasungarriak  irakasteko egitasmoa.

7. Auzo guztien arteko garapen orekatua. Mugikortasuna, zerbitzuak eta  ekipamenduak hobetzea .Trafiko arazoak aztertzea, aparkalekuak eta trena.

8. Segurtasuna bermatzea Aranguren, La Herrera, Mimetiz, Otxaran eta Sollano  auzoetako herritar guztiei.

9. Zalla Live egitasmoa: herriko bizitza dinamizatzeko egutegia, herriko kultur eta  kirol taldeekin eta merkatari eta ostalariekin lankidetzan.

10. Kudeaketa lan publiko eraginkorra, parte hartzailea, gardena eta zintzoa, herritarrei zor zaien errespetuarekin.

@@zallapnv

TAMBIÉN EN