UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

IRUN 2015

Xabier Iridoy

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV IRUN


  • Xabier Iridoy

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Xabier Iridoy

Irunn jaioa. 54 urte

Xabier Iridoy Olaizola Irunen jaio zen 1961eko urtarrilaren 20an. Informatikan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta irakasle moduan jardun du hogei urtez baino gehiago Irungo La Sallen. 2003tik 2011ra ikastetxe horretako zuzendari izan zen. Ezkondua dago eta bi seme-alaben aita da.

 

Abertzale konbentzitua, 1994an EAJn afiliatu zen eta hainbat urtetan Irungo Uri Buru Batzarreko kide eta Foro Irun XXI Kultur Elkarteko presidente izan zen. Irungo La Sallen egindako lanaren ondorioz, Bidasoa behea eskualdeko enpresen errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan du. Formazio eta enplegu arloetan elkarlan estuan ibili da enpresekin zein Bidasoa Bizirik Garapen Agentziako teknikariekin. Halaber, kudeaketa gaietan prestakuntza eta esperientzia du, baita Euskalit Bikaintasunerako Euskal Agentziako kanpo-ebaluatzaile bezala ere. Innobasque-ko Ekimen Aurreratua saileko kide ere izan da.

 

2011n hezkuntza arloa utzi zuen Irungo alkatetzarako EAJ-PNVren zerrenda-buru izateko, eta ordutik udal talde jeltzaleko bozeramaile da Udaletxean. Politikariei eta hiritarren ordezkariei kalean egotea eta irundarren errealitatea zuzenean ezagutzea dagokiela uste du. Hori dela eta, agintaldi honetan EAJ-PNVk jorratu duen ardatzetariko bat gertutasuna izan da.

 

Denbora librean Txingudiko badiaz gozatzea gustatzen zaio, hondartzatik edo Bidasoa ibaiertzetik paseotxoa emanez. Bizikletan ere ibiltzen da Irungo inguruetatik. Lagunekin solasaldiak atsegin ditu, eta Real Union eta Bidasoa animatuz gozatzen du, Galen eta Artalekun.

TALDEA

  • Lourdes Larraza Quilez
  • Jose Enrique Corchon Alvarez
  • Josune Gomez Sarasola
  • Miren Ramonita Guezuraga Cantero
  • Gorka ALvarez Aranburu
  • Enrique Aizpiolea Iguiñiz
  • Ana Gayoso Artetxe
  • Oscar Luque Lezcano
  • Guadalupe Olaizola Emazabel
  • Jorge Gimenez Bech
  • Irene Castezubi Arellano
  • Jose Luis Madrazo Juanes
  • June Aramburu Cariñena
  • Xabier Olaizola Zubillaga
  • Oihana Andueza Iguiñiz
  • Amaia Txapartegi Crespo
  • Mikel Estomba Fernandez de Ocariz
  • Ana Isabel Chaves Canflanca
  • Juan Jose Izagirre Igiñiz
  • MARÍA EUGENIA IPARRAGIRRE BEMPOSTA
  • Elena Etxegoien Gaztelumendi
  • Jose Antonio Eizaguirre Arzac
  • Ricardo Echepare Zugasti
  • Jose Javier Chapartegui Larrañaga
  • Begoña Bueno Berruezo
  • Itziar Gomez Sarasola
  • Bernardo Garcia Etxeberria

EGITASMOA

  1. Hiriko mugikortasuna      hobetu eta aparkaleku arazoari irtenbidea emango diogu
  2. Auzoetako bizi kalitatea      eta ongizatea hobetzeko hainbat esku-hartze aurrera eramango ditugu
  3. Txingudi badiako hiru      hiriak bidegorriz lotzeko proiektuari bultzada emango diogu
  4. Irungo enpresen      lehiakortasuna eta nazioartekotzea sustatuko dugu beste erakundeekin      elkarlanean
  5. Tokiko merkataritza eta      ostalaritza indartuko ditugu
  6. Meaka auzoan      aterpetxe-merenderoa eraikiko dugu Irun nekazal turismoaren eskaintzan      txertatzeko
  7. Gobernu Ona, gardentasuna      eta gertutasuna izango dira gure lanaren eta udal kudeaketaren oinarri
  8. Hiri-segurtasunean eta      puntu beltzen deuseztapenean aurrerapausoak emango ditugu
  9. Euskararen kaleko      erabilera sustatuko dugu euskarazko aisialdi-eskaintza zabalduz
  10. Alokairuaren aldeko      apustua egingo dugu hiriko etxebizitza beharrei aurre egiteko

El proyecto de EAJ-PNV para IRUN

 JAITSI AGIRIA

@@xiridoy

TAMBIÉN EN