UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

IRURA 2015

IRURAREN GARAPEN EKONOMIKOA LEHENETSIKO ETA IRURARREKIN BATERA, PROIEKTU PARTEKATU BATEN ALDEKO APUSTUA EGITEN DUEN

Ana Leunda

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV IRURA


  • Ana Leunda

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Ana Leunda

Ana Leunda Gurruchaga nació en Tolosa el 17 de enero de 1956. Lleva 36 años residiendo en Irura. Viuda, madre de una hija y amona de dos nietas. Con estudios administrativos, en la actualidad se dedica a las labores del hogar, haciendo la vida lo más agradable posible a su familia. Sus aficiones favoritas son estar con la familia, charlar con los amigos, la naturaleza, la horticultura y dedicar parte de su tiempo libre a los trabajos manuales. 

Es la primera vez que entra en el mundo de la política y coge el reto con mucha ilusión y ganas de trabajar.

TALDEA

  • Jesus Maria Alonso Insausti
  • Jose Ramon Epelde Irizar
  • Maria Cristina Santos San Sebastian
  • Marta Castrillo Iturralde
  • Enrique Echeverria Isasi
  • Maria del Sagrario Sorondo Aguirrezabalaga
  • Maria Begoña Urcola Odriozola
  • Yesenia Carolina Valderrama Camacho
  • Tomasa Sastre Moreno
  • Leonora CEcilia Halil Romo

EGITASMOA

1. ATEZ ATEKOA KENDU ETA 5. edukiontzia eta beste edukiontzien alde egingo dugu.

Gure lehentasunetako bat da. Atez ateko bilketa sistema kendu eta edukiontzi bidezko zabor bilketaren aldeko apustua egiten dugu, eta ondorioz, organikoa biltzeko 5. edukiontzia ezarriko dugu. Eraginkorra, merkeagoa, garbiagoa eta erosoagoa da. Herri nagusienen sistema da.

 

2. EKONOMIA BULTZATZEKO ENPRESA MUNDUAREKIN lankidetza.

Enpresa eta merkataritza berriei herrian kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortzeko eta IRURAren etorkizuna bermatzeko, tramiteak erraztu eta arinduko dizkion udal laguntzaile baten aldeko apustua egiten dugu.

 

3. Langabezian dauden Irurar guztiei udalak sortzen dituen LANETARAKO AUKERA

BERDINTASUNA BERMATU.

Irurar langabetuez osatutako udalak sortzen dituen aldi baterako garbiketa eta mantentze lanetarako zerrenda edo lan poltsak osatzea eta hauek, berdintasunez, txandaka eta zuzentasunez kudeatuak izan daitezen bultzatuko dugu. Lanbiderekin lan egingo dugu Irurako langabetuak kontratatuak izan daitezen.

 

4. UDAL KUDEAKETA GARDENA ETA INFORMAZIOAN OINARRITUA babestuko dugu.

Irurarren bizi kalitatea hobetuko duten proiektuen informazio osoa ematearen alde egingo dugu eta herritarren partaidetza zabala eta eztabaida bilatuko ditugu.

 

5. UDALA ETA HERRITARREN ARTEKO KOMUNIKAZIOA bermatuko dugu.

Euskararen erabilera lehenetsi eta bultzatuko dugu herritarrak udalarekin izan behar duen harremana aukeratzen duen hizkuntzan egiteko duen eskubidea errespetatuz eta bermatuz. Bi hizkuntza ofizialak erabiliko dira udal komunikazio eta bandoetan.

 

6. Ondasun higiezinen zergaren (IBI) INGURUKO HAUSNARKETA.

Gaur egun hutsik dauden etxeei %100 errekargua kobratzen zaie. Honek ez du alokairua bultzatzeko balio izan, dirua biltzeko bakarrik izan da. Etxe hutsen egoera aztertzea proposatzen dugu eta Alokabiderekin batera neurri berriak bultzatu.

 

7. SAN MIGUEL PLAZARAKO SARBIDEA hobetuko dugu.

San Miguel plazan autoak sartzeko aukera murrizten duen pibotea kendu eta aparkalekuak bertakoentzat bideratu. Aizpurua kalezulorako bidean dauden trabak kenduko ditugu eta Laskibar auzoko bizilagunak A-1 autobideko zaratatik babesteko,

Aldundiak soinuaren aurkako hesia jar dezan beharrezko kudeaketa egingo dugu.

 

8. Parkearen erabilera areagotzeko KASKAILU PLAZAKO PARKEA ESTALIKO DUGU.

Euria egiten duenean babesa edukitzeko Kaskailu plazako parkea estali eta gazteentzako ekintza eta ekipamendu berriak jartzea aztertuko dugu.

 

9. Hirugarren ADINEKOENTZAKO ESKAINTZA BERRIAK ETA ZERBITZUAK indartuko ditugu.

Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak indartuko ditugu podologia kontsulta bat bultzatuz eta zuzendaritza taldearekin elkarlanean erretiratuentzako ekintzak eta ikastaroak antolatuko ditugu. Aldundiarekin elkarlanean pertsona nagusiak bere familia ingurunean zainduak izan daitezen laguntzeko egitasmoak bultzatuko ditugu.

 

10. IRURAKO HERRIA ETA ESPAZIO PUBLIKOA DINAMIZATUKO DUGU.

Espazio publikoa dinamizatuko dugu elkarlanean kultur eta kirol ekintzak bultzatuz. Bisitariak erakartzeko eta herriari bizitza emateko azoka eta ekitaldi ezberdinen antolaketa eta irurar orok parte hartu eta gozatu dezan festa egitarau irekiagoak babestuko ditugu.

El proyecto de EAJ-PNV para IRURA

 JAITSI AGIRIA