UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

ISPASTER 2015

Nire helburua izango da hauteskunde egitasmoan esandakoa betetzea eta herrikideei soluziorik onenak eskaintzea

GARBIÑE SAENZ DE BURUAGA

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV ISPASTER


  • GARBIÑE SAENZ DE BURUAGA

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

GARBIÑE SAENZ DE BURUAGA

Garbiñe Sáenz de Buruaga izango da jeltzaleek Ispasterren aurkeztuko duten zerrenda-burua, eta bera izango da Jesus Lekerikabeaskoaren lekukoa hartuko duena. EAJ-PNVren Uri Batzarrak aho batez aukeratu ondoren, 49 urte dituela "herrikideen alde lan egiteko ilusio eta gogo handiz" ekin nahi dio erronka berriari. Esperientzia ere badu udal kudeaketan, azken lau urteotan udal korporazioko alkateorde izan delako.

 Sáenz de Buruagaren helburu nagusia da "Ispaster herriak azken urteotako martxarekin segitzea". Zentzu honetan esan du "hauteskunde egitasmoan esandakoa eta herritarren arazoei erantzun egokiak ematea" izango direla bere agintaldiaren zutabe nagusiak, hurrengo udal hauteskundeetan garaipena lortzekotan. Gaineratu duenez "ezer hobetzeko balego, egin egingo dugu".

Garbiñe Sáenz de Buruaga ezkondua da, bi alabaren ama da eta irakaslea da lanbidez. Mendizale amorratua da eta gustuko du Ispaster inguruan antolatzen diren mendi martxetan parte hartzea. "Inguru zoragarria daukagu, ahal dudan guztietan irteten naiz ibiltzera”.

TALDEA

  • JOSE FELIX ALDAY JUARISTI
  • PEDRO MARI LARIZGOITIA LENIZ
  • IRATXE LARRINAGA KORTABITARTE
  • GURUTZ TELLERIA ZABALA
  • MIREN EZKARNE GOGENOLA ZATIKA
  • ENRIKE MALAXETXEBARRIA ARRIZUBIETA
  • MARIA ASUNCION GABIOLA ARRIZUBIETA
  • JOSEBA ANDONI GOGENOLA ZATIKA
  • KOLDOBIKA ARANBARRI GARCIA

EGITASMOA

1.-ENPLEGUA

Enpresa txikiei poligonoan kokatzeko aukerak erraztu. Tamaina desberdinetako lokalak dituen pabeiloi berria eraikitzeko proiektua burutu eta eskariak sortzen diren unean eraiki. Udal enplegu eta lanetarako pertsona eta enpresak kontratatzeko orduan herriko jende eta enpresek  . lehentasuna izango dute

 

2.- OGASUN ETA GIZARTE ZERBITZUAK

Hirugarren adineko herritarren ongizatea hobetzeko, gizarte zerbitzuekin elkarlanean eta hobekuntza bidean jarraitu. Botikina berriz irekitzeko beharrezko urratsak emango ditugu.

 

3.- AUZOAK

Onartu dugun bideen inbentarioak eta bere arautegiak dioena abian jarri. Auzoetako gune publikoak berreskuratu eta egokitu. B.F.A.ko edo E.J.ko dirulaguntzak itzultzen direnean bideak berriztu Reforzaremos el mantenimiento de caminos vecinales.

 

4.- HERRIGUNEAK

Plazako mobiliarioa berriztu. Irisgarritasunean berrikuntzak eta egokitzapenak egiten jarraitu. Airetik dagoen kableteria lurperatu. Herriguneko lorategietan hobekuntzak egin.

 

5.- KULTURA

Kulturguneko obrak bukatu eta liburutegia martxan jarri. Kzgunerako eta Kultur ekimen ezberdinetarako kokapen berria sortuz Euskara batzordea sendotu. HERRIAREN SORRERAren 500. urteurrena dela eta batzorde bat sortu,  dokumentazioa batu eta landu. Horrezgain, urteurrena ospatzeko ekimena prestatu

 

6.- KIROLA

Kirol eskaintza handitzeko Kiroldegi barruan, ikastaro  guztiak batzeko gune berri bat sortu, bertan ditugun baliabideak aprobetxatuz, Gaur egungo ikastaroak mantendu  eta eguneratu. Herri Kirola sustatu. Kirol elkarteekin elkarlanean jarraitu.

 

7.- HIRIGINTZA

Herritarren parte hartzea eskatu eta bultzatuko dugu HAPOren medio, gure herria nolakoa nahi dugun denon artean erabakitzeko. Etxebizitza beharrizana aztertu, eskabideei irtenbidea eman ahal izateko Onduvisa eta bertako lurren gainean egin beharrekoak ERABAKI. Gune naturalak babestu eta balioan jarri.

 

8.- ENERGIA  BERRIZTAGARRIAK

Autonomia energetikoa gure helburu nagusia izanik, ekindako bidean urratsak ematen jarraitu. Herriko baliabide energetikoak (biomasa) balioan jarri eta bere erabilpen publiko zein pribatua handitzen joan. Eraikin eta argiteria publikoan ENERGIA BERRIZTAGARRIAK bultzatu.

 

9.- BERZIKLAPENA ETA ZABOR BILKETA

Bilketa sistemaren KOSTUA EZ IGOTZEKO eta BERZIKLATUEN BILTZE KOPURUAK HANDITZEKO eman beharreko  pausuekin jarraitu. Argi izanik AUTOKONPOSTAJEA dela gure herrian zabor bilketari onura gehien  ematen dion sistema, berau bultzatzen eta laguntzen segitu.

 

10.- ESTOLDERIA eta URA

BARAINKA eta SOLUAN auzoko saneamendu sarea burutu,  SOLUAN eta MENDEZUn ur  hodiak aldatu uralitazkoak kenduz. Ur-biltegietan, instalazioak hobetu eta eguneratu. Poligonoko eta herriguneko ur hodiak batu, hornidura hobetzeko.

 

El proyecto de EAJ-PNV para ISPASTER

 JAITSI AGIRIA