BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
“Enpresa Zientzietan diplomatua naiz eta 2011 urtera arte Izurtzako enpresa batean aritu izan naiz kontularitza departamentuan. 2011 urtetik aurrera Durangoko Merindadeko Mankomunitateko presidentea naiz eta funtzio horietarako nago liberatuta”, esan du Zarrabeitiak.
EAJ-PNV-ren hautagaiak argi dauka zein den hurrengo legegintzaldirako ibilbide orria: “Nire erronka da Izurtzako eguneroko arazoak konpontzea, egitasmo handitan nahastu gabe. Egitasmo txikiak, guztiok batera, udalerriari itxura berria eta hobea emango diotenak, herritarren proposamenei erantzuna emateko. Arazoei aurre egin behar zaie, zintzotasunez eta arduraz jardun behar da,eta ez dago arazoak bazterrean uzterik. Gure herritarrek soberan ulertzen dute gauza bat egiterik ez dagoenean, zuzenean esan behar zaie, ezberdintasun politikoak alde batera utzita,eta hori da herri txikietan sarritan gertatzen gauza bat”, azaldu du.
Zarrabeitiak esan du Izurtza herri lasaia dela eta inguru zoragarria duela: “Udalerri handiago baten ondoan dagoen herria den arren, Izurtzak bere nortasun propioa mantentzen jakin izan du”, esan du. Zaletasunei dagokienez, Zarrabeitia oso gizon aktiboa da “denbora librea dudanean gustuko dut kirola egitea, kalera joan eta lagun artean egotea, gure sukaldaritza gozatzea. Nahiko ona naiz sukaldean eta gero eta gehiago gustatzen zait eguna gozatzea, txokoren batean lagun eta senideekin elkartzea”.