BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Jose Angel 1959an jaio zen. Ezkonduta dago eta bi seme ditu. Zuzenbidean lizentziatua da eta 2006tik EAJren alderdikidea.
Zarauzko Ikastolaren guraso elkartearen kide izan da 4 urtez. Toi Alai elkarteko presidente izan zen 2007an, eta bertako estatutuen idazketan parte hartu zuen.
Ostalaritzako enpresa-gizon izan zen 11urtez (Txirla Diskoteka) eta Indusketaren Enpresarien Elkarteko Idazkari Nagusia izan zen eta konstrukzioaren hitzarmenaren negoziatzaile izan zen 21 urtez.
Egun Euskadiko Ehiza Federakuntzako presidente ordea da eta Gipuzkoako Ehiza Federazioko koordinadorea.
1. Industri gune berriaren bitartez Orioko enpresa sarea sustatzea.
Behin Aizperroko industria lurzoru berriaren aukerak ezarrita, errentagarritasun altuena duten erabilerak proposatuko ditugu, metro karratu bakoitzeko lanpostu gehien sorrarazten dituzten enpresa gune edota teknologi parkeak egotea ahalbidetuz.
2. Instalakuntza, azpiegitura eta udal zerbitzuen hobekuntzarako planak.
Herri hornidurak osatu eta hobetzea, instalazio publikoek oriotarren beharrak ase ditzaten. Parke berriak sortzea, jada daudenetatik bat estaliz.
Herriaren barne-mugikortasuna aztertzea, bizikleta eta oinezkoentzat espazioak berreskuratu eta oztopo
arkitektonikoak ezerezteko.
3. Adineko mendeko pertsonentzat egoitza.
Adinekoak diren eta mendekotasuna duten pertsonak euren esparru fisiko eta sozialean jarraitzeko aukera izatea nahi dugunez, herrian bertan artatuak izan daitezen lan egingo dugu. Orain dela 4 urte baino lehenago hasi eta geldirik egon den lanari berrekingo diogu.
4. Eraginkortasunez eta gardentasunez gobernatzea.
Gardentasuna, komunikazioa eta herritarrekiko gertutasuna ardatz izango dituen agintearen alde egitea, gobernu onaren sistemari jarraituz. Udalaren egonkortasun ekonomikoa bermatzea dugu helburu, aurrekontuen erabilera justu eta zehatza eginez.
Herrian bertan lan talde desberdinen laguntza sendoa izateaz gain, Herrialdeko gainerako instituzioen babes osoa dauzkagu horretarako.
5. Etxebizitza lortzeko neurriak hartzea.
Etxebizitza duina eskuratzea gure gizartearen, eta bereziki gure gazteen, behar nagusietako bat denez, alokairu sozialaren alde egingo dugu, herrian posible ikusten ditugun aukera desberdinak bultzatuz.
6. Udal gestioan herritarren parte-hartzea sustatzea.
Herritarren eta Udalaren arteko gertutasuna bilatu nahi ditugu, politika modu parte-hartzaileagoan egiteko. WhatsApp bidezko telefono-buzoi bat abiaraziko dugu, herritarren ekarpenak (kexak, iradokizunak, proposamenak...) lehenbailehen jasotzeko.
Gai ezberdinei buruzko erabakiak era kolektiboan hartzea, parkeren baten estaltzea esaterako. Ze parke? Zein modutan?
7. Gaikako hondakinen bilketa 5.edukiontziaren bitartez gure kaleen eta herri higigarrien garbiketan sakontzea.
Bosgarren edukiontziaren erabilera bultatzea zorro biodegradagarriak lortzea erraztuz. Birziklapen aktiboa sustatuko dugu sentsibilizazio eta formakuntza kanpainak eginez, gaikako hondakinen bilketa hobetuko dela ulertzen baitugu horrela. Kaleen eta bertako higigarrien garbitasuna indartuko ditugu.
8. Turismoa indartu, gure komertzioa eta ostalaritza babesteko.
Orio Estilora! OE! Markapean egiten ziren iniziatibak berreskuratuko ditugu. merkatari eta ostalariekin lan eginez marka hau hirugarren sektorearen motorra izan dadin. Gazteei zuzendutako OE! ekintzak gara daitezen lan egingo dugu.
9. Euskara eta kultur ekintzak sustatuko ditugu.
Oriotarren hizkuntza eskubideak bermatzeko aurreko urteetako lanari eutsiko diogu. Euskara herrian ditugun komunitate ezberdinen uztarri izatea bultzatuko dugu. Berebat, gure erakunde eta elkarteekin lan egingo dugu euskara herriko kultur agendaren oinarri
eta zutabe izan dadin. Herritarrek euskarari ekin diezaioten erraztuko dugu, irisgarritasun baldintzak beteko dituen Euskaltegi bat sortuz.
10. Kirol eta gazteriari lotutako ekimenak zabaltzea.
Oriotarren artean kirolaren praktika sustatzea, pertsonaren garapen osasungarria bultzatuz. Horretarako, Orioko kirol instalakuntzak hobetuko ditugu, kirola herri honen bereizgarri izatea indartuz.
Aisialdi arduratsua sustatzen lagunduko dugu Ludoteka eta Gaztelekuaren bitartez. Orientazio, aholkularitza eta informazio zerbitzu bat sortuko dugu, WhatsApp edota teknologia berrien bitartez gazteei zuzendutako orientazio, aholkularitza eta informazio zerbitzu berri bat bultzatuko dugu, ikasketa, lan eta etxebizitza alorretan lagunduko diena.