BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
45 años. Casada y con una hija.
Estudios: Licenciada en Ciencias Políticas y Administración. Máster en Traducción y Postgrado en Planificación de Políticas Lingüísticas
Profesión: Técnica de normalización lingüística, en excedencia
Alcaldesa de Amurrio, legislatura 2011-2015
Miembro de la Ejecutiva de EUDEL 2011-2015
Miembro Territorial de EUDEL 2011-2015
Concejal Ayuntamiento de Amurrio 2007-2011
Juntera en Juntas Generales de Álava 2003-2007
Idiomas: Euskera e inglés
Entzute aktiboa sustatzea amurrioarrak udal politikaren partaide izan daitezen; urtero udal kudeaketaren kontuak ematea, eta nazioarteko gardentasun irizpideen araberako gardentasunaren udal atari bat irekitzea.
Amurrio Bidean babesten jarraitzea, tokiko garapen agentzia gisa prestakuntza eta enpresen sorkuntza
errazteko. Industria-sektoreari erraztasunak ematea udalerrian egiten diren inbertsioak mantentzeko eta inbertsio-ihesa ekiditeko.
Krisialditik denok batera irtetea, bidean inor utzi gabe, eredu sozial bidezko baten alde egitea da eta gure gizartebabeserako eredua defendatzea. Amurrion bizi diren pertsona guztiek eskubide eta betebehar berdinak dituzte.
Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan Osasun-zentro berri bat eraikitzea Azkarraga baserrian zerbitzu hobeak eta espezializatuagoak lortzeko.
Parke linealaren bukaera bultzatzea, Urduña eta Arrastaria behin betiko lotuta egon daitezen, Amurrioko hiri-bilbeko tarteak ere burutuz.
Abian jartzea tokiko merkatariekin lankidetzan egindako ekimenak, sustapen-kanpainak, ekitaldiak, azokak, eta abar. Horretaz gain, elkarrekin merkataritzaren premien alde lan egitea, hala nola izapideak arinduz edo bezeroek errazago aparkatzea ahalbidetuz.
Irisgarritasun-lanak egiten bukatzea, arkitektura-oztoporik gabeko herri bat lortzeko; trafikoa baretzeko neurriak hartzea pertsonentzat arriskutsuak diren bide-zatietan.
Espezializazio turistikoa lantzea sektorearen hazkundeari bide emateko, turismo naturala eta enoturismoa kudeaketa turistikoaren eredu eraginkorrago baten lan-ardatz izanik, eta tokiko ekoizle eta ostalariekin lankidetzan arituz.
Erakundeekin batera lan egitea (Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundia) hondakin uren araztegia (HUA) eraikitzeko eta horrela, saneamendu-arazoa eta Nerbioi ibaiaren ur kalitatearen auzia konpontzeko.
Gazteria plan integral bat definitzea herriko gaztentzat eta aisialdirako bestelako aukerak eskaintzeko eta horiei babesa emateko.