Araba
2015/05/19
BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
56 AÑOS, Casado y con dos hijos
ESTUDIOS: Bachiller Superior
PROFESIÓN: Empleado en la empresa Jez. Ha sido presidente del Comité de empresa durante 12 años y también miembro del comité europeo de la multinacional austriaca Voest Alpine, propietaria de la firma.
Concejal del Ayuntamiento de Laudio-LLodio, legislatura 2011-2015
1.- HIRI BERRIKUNTZA
Alberto Acero plazaren eta inguruaren hiri berrikuntzari ekingo diogu, oinezkoentzako espazio handi bat sortuz Aldai, Herriko Plaza eta Alberto Acero plaza handien artean. Lamuza parkea eraberrituko dugu.
2.- ARAZTEGIA
Tinko egingo dugu lan hondakin uren araztegia eraikitzea eta horri eustea posible egingo duten udalaren mendeko jarduketak desblokeatu eta azkartzeko.
3. NERBIOI IBAIAK GAINEZKA EGITEA
URA erakundearekin lankidetzan eta modu koordinatuan egingo dugu lan gaur egungo Zubikoko eta Altzarrateko zubi berriaren arteko ibai-ibilguaren proiektua garatzeko, eta ez da beharrezkoa izango egoitza eraikinik eraistea.
4.- ZIRKULAZIOA
Honako jarduketa hauek egingo ditugu: Ugarteko biribilgunea eraiki, erdigunean bideak berrantolatzea institutuan, Gardeako Santa Cruzen trenbidearen gaineko zubia zabaltzea.
5.- INDUSTRIA
Lankidetza publiko-pribatua sustatzeko konpromisoa hartzen dugu, gaur egungo enpresak handitzeko ekimenek eta beste egitasmo berri batzuek industria pabiloiak eta lurzorua izan ditzaten.
6.- ENPLEGUA
Langabezia murrizteko beste erakunde batzuekin elkarlanean arituko gara, plan eta ekintzen bitartez, hitzarmenak sinatuz, aholkulari orientatzailearen figura berreskuratuz, enpresaburuak Enpleguaren Tokiko Mahaira ekarriz, etab.
4.- KULTURA
Adostasun politiko eta sozial zabalena lortzea proposatzen dugu, LAUDIO ANTZOKIA aretoa benetan martxan jartzeko eta bertan ekintza soziokulturalak antolatzeko.
8.- GIZARTE POLITIKAK Arabako Foru Aldundiarekin batera, SAN ROQUE Egoitzako plazak areagotzea aztertuko dugu, baita erretiratuen klubak handitzea ere.
9.- LAUDIO, GARBIKETAREN ERREFERENTE
LAUDIO GARBI izeneko programa bultzatuko dugu, herria garbi egon dadin, kaleetako eta eraikinetako fatxadetako pintadak berehala kentzeko, kontrolatu gabeko hondakinak kenduz.
10.- ETXEBIZITZA
Gure herritarren etxebizitza premiei erantzuteko egingo dugu lan, bereziki gazteentzat. Horretarako, erabili gabeko etxebizitzak merkatura ateratzea errazteko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga murriztu eta hobariak ematea proposatuko dugu.
11.- AISIALDIA ETA KIROLA
Liburutegi berria eta kiroldegiko instalazioak handitzea proposatuko dugu, baita plan bat onestea ere, Laudioko arlo soziokulturala berrabiarazteko, hutsik dauden udal higiezinak sozialki errentagarri bihurtuz.