BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Polimeroen Ingeniaritza Teknikoan diplomatua, Kortezubitar gazte honek esan du "ilusio handia eta gogoak" dituela "erronka berri honi aurre egiteko, bizi ditugun denbora latzak gogoan"
Legarzarentzat bere helburu nagusiena da "Kortezubik aurrera egiten eta hobetzen segitzea, herritar guztien onerako". Puntu honetan, 35 urteko gazteak uste du " gardentasuna, hurbiltasuna eta kudeaketa" izango direla bere kudeaketa lanaren oinarrizko zutabeak, hurrengo udal hauteskundeetan garaipena lortuko balu. “Oinarrizko gaia da hori" gaineratu du.
Kortezubiko alkategai jeltzalea ezkondua da eta bi seme ditu. Familia du bihotzean eta oso ondo baloratzen du hiritarren ondoan egotea eta udal erakundea hartzaile ona izatea, adi egotea eta eraginkorra izatea. Azken finean "gure helburua da edozein herritarrek, edozein momentutan eta edonon, gu ezagutu ahal izatea eta gurekin harremanetan jartzeko aukera izatea".