 
                    BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
“Sen ona eta esandakoa betetzea” da hautagai jeltzaleak Txorierriko herri honetako hautagai jeltzaleak garatu nahi duen kudeaketaren oinarria
Miguel Ángel Gazteluk "ilusio eta lan egiteko gogo handiekin" ekin nahi die maiatzeko hauteskundeei. Bere helburua da "Larrabetzun gobernatzeko alternatiba serio eta argia" izatea.
Gazteluk 53 urte ditu eta bi alabaren aita da. Irakasle titulua du, Historian lizentziatua da, Ikastetxeen Zuzendaritza Masterra du, eta gaur egun irakaslea da lanbidez. Esperientzia handia du kudeaketa lanean eta pertsonekiko harremanetan.
Gazteluk azpimarratu duenez "herritarra da nire ardurarik nagusiena" eta hurrengo legegintzaldian herrikideen babesa jasoko balu, esan egin du hurbiltasunean oinarritutako kudeaketa lana garatu nahi duela. "Herritarrei bizitza errazago eta atseginago egitea, eta egunetik egunera sortuko diren arazoak konpontzea" dira bere udal egitasmoaren ardatz nagusienak. Azken finean "sen onaren arabera jardutea eta esana betetzea”.