UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

LAUKIZ 2015

Esperientzia, seriotasuna eta herrikideen aldeko lana dira ditudan giltzak

SALBADOR ARTAZA

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV LAUKIZ


  • SALBADOR ARTAZA

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

SALBADOR ARTAZA

Esperientzia, seriotasuna eta herrikideen aldeko lana dira hautagai jeltzaleak dituen giltzak, Laukizen garapena bermatzeko

2011 urtean egin zen alkate, baina lehenagotik ere badu esperientzia handia udal esparruan. 2003 urtetik aurrera eta alkate egin zen arte, Hirigintza, Diruzaintza, Kultura eta Herrilanak arloak eraman izan ditu. Azken lau urteotan, gainera, alkateorde ere izan da.

Laukizeko udalean azken hamabi urteotan eginiko lanari begiratu diote Uri Batzarrean aho bateko babesa emateko orduan eta Mungialdeko herri honetan Salba Uriarte jeltzaleen hautagai gisa aukeratzeko orduan.

Ezkondua da eta bi seme ditu, hautagaiak azken lau urteotan izan duen lantaldea eramango du Laukizeko kudeaketa lana aurrera ateratzeko. “Orain, eskarmentu handiagoa daukat eta oso argi daukat nire herrikideentzat nahi dudana”. Gizon arduratsua da eta bere helburuen artean ez dago “egitasmo handiak egitea, baina bai eguneroko arazoak konpontzea”; eta “ahal dugun neurrian, Laukiz herriari zerbitzu hobeak ematea”.

Harro dago egin berri dagoen liburutegi berriarekin “pentsatu baino gehiago erabiltzen da”. Kultur eginkizunak eta ikastaroak egin dira eta ikasketa gela gisa ere erabiltzen da zentro berria. Hitz gutxitan, laukiztarren topagune bihurtu da.

Hurrengo legegintzaldirako ere egitasmo batzuk daude martxan, eta hurrengo hilabeteetan gauzatuko dira. Esate baterako, Laukizeko sokatira taldeak entrenatzeko tokia izango du eta herritarrek kiroldegia izango dute. Argindarra aurrezteko ekimena ere azpimarratu nahi izan du “farolak aldatzeak hasiera batean kostea suposatzen duen arren, etorkizunera begira asko aurreztea ekarriko digu”.

59 urte ditu eta ia bizitza osoa eman du bankuko administrari gisa. Familia du beti gogoan, bereziki aita, demokrazia garaiko Laukizko lehen alkate izandakoa. Ahal duen guztietan baserri lanak egiten ditu, burua lasaitzen eta ardurak uxatzen laguntzen diotelako.

TALDEA

  • JUAN JOSE SANTOS ALVARO
  • MARIA JOSE GARCIA ABASOLO
  • ARGIÑE UGARTE FERNANDEZ
  • JAVIER GORORDO URBIETA
  • PATXI CAMIRUAGA MARCAIDA
  • JOSE FELIX ITURREGI MADARIAGA
  • JON ALAIN ERAUZKIN SAN SEBASTIÁN
  • IÑIGO ZORRIKETA MARCHA
  • MONICA GONZALEZ SAUTO
  • IDOIA ORTEGA GOIRIGOLZARRI
  • JOSÉ LUIS ELGEZABAL AROSTEGI

El proyecto de EAJ-PNV para LAUKIZ

 JAITSI AGIRIA