BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Felix Urkola Iriarte, 1970ko apirilaren 22an jaio zen Tolosan. Urte gutxi zituela Lazkaora joan zen bizitzera, bere familiarekin batera. Orduz geroztik bertan bizi da. Zuzenbidean Lizentziatua eta Administrazio Publikoetan Gradu ondoa da. Ezkondua eta 8 eta 6 urteko bi alaben aita.
Bere ibilbide politikoa, 1999. urtean herriko Alkate aukeratua izan zenean hasi zuen. Kargu hau bi agintaldietan okupatu zuen. 2007. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura Departamentuko Kudeaketa eta Planifikazio Zuzendari kargua izatera pasa zen. 2012. urtetik aurrera, Legebiltzarkidea da Gasteizko Legebiltzarrean. Era berean bere Alkate lanak utzi zituenetik gaur arte, Lazkaoko Zinegotzi izaten jarraitu du.
Jarduera politikoaz haratago, oso gaztetatik parte hartu du herriko kultur eta kirol taldeetan. Bere zaletasunen bat azpimarratu beharko balu, zalantzarik gabe kirola egitea dela esango luke.
1. Normalizaziorako eta elkarbizitzarako foroa
2. Ekonomia: 500.000€ merkataritza, autonomo eta zerbitzuentzat, laguntza plana garatzeko
3. Etxebizitza: 2015-2030 plana
4.Gazteria: 200.000€ formakuntzaren eta enpleguaren sustapenerako. zuzkidura-bizitokien inguruko proiektu baten zehaztasuna eta diseinua
5. Hiri-mantenimendua: egoerari buelta emateko plana 120.000€ . ikastola: eraikinak mantentzeko eta hobetzeko 250.000€
6. Bidea eta bidegorria iturgaitzaga-antzalde eta lazkaomendiko pasabidea[mm1]
7. Gurutze: berriritartze integrala
8. Kiroldegia: proiektuaren berrartzea
9. Zabor bilketa: edukiontzien sistemarekin
10. Partaidetza arautuko duen ordenantza
[mm1]Ondo itzultzeko ez dut ulertzen. Bidegorria Iturgaitza eta Antzalde artean joango da?