BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Koldobike Olabide Huelga, 1962ko abuztuaren 25ean jaio zen Legazpiko Mirandaola baserrian. Zientzia Kimikoetan lizentziatua da EHUn eta Petrokimikan espezializatua. Ingurumen Kudeaketan Masterra du Ingenieritza Industrialeko Kolegio Ofizialean, eta AENOR tituluduna da Edifikazio Sektoreko Kudeatzaile Energetikoa bezala. Ezkonduta dago eta 24 urteko seme bat eta 21 urteko alaba bat ditu.
Esperientzia handia du ingurumen eta efizientzia energetikoko kudeaketan auditore bezala, eta kalitate auditore bezala.
Halaber, esperientzia handia du ingurumen kudeaketan eta ekodiseinuan. EHUko eta Mondragon Unibertsitateko ingurumeneko gaingradu eta master irakaslea izan da. Esperientzia hori erabili izan du ingurumen aholkularitza enpresan, hain zuzen ere, bere ahizparekin 1995. Urtean sortutako enpresan.
Legazpian herriko hainbat ekimenetan parte hartu du: Kilometroak 94 ko antolakuntzan izan zen, Legazkide Legazpiko ekonomia- eta gizarte-aurrerapena lortzeko zuzendarizan eta egituran parte hartu zuen, Hazitegi Ikastolako Gurasoen Elkartean, eta Ilintxa Kirol Elkartean eta Doinua Musika Eskolako zuzendaritza batzordean parte hartu du.
Azkenik, Legazpiko atez ateko bilketa sistemaren aurkako Herri Plataformako kidea izan da.
Bere beste zaletasunak dira, irakurketa, sukaldean aritzea eta koadrilarekin aisialdi tarteak pasatzea, ahal bada bazkari eder baten bueltan.