BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Trapagaranen jaio zen 1955eko uztailaren 19an. Leioan bizi da 1967tik. Ezkonduta dago, seme bat eta alaba bat dauzka. Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna da EHU-UPVn; Kirol Medikuntzako masterra; eta Inguruarekiko Arreta eta Osasun Publikoari buruzko Masterra dauzka. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailean lan egin zuen luzaroan, Ingurugiroko Osasuneko eta Osasun Publikoaren alorreko hainbat programatako arduradun. Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurugiro zuzendaria izan zen 1999 eta 2002 bitartean, eta aurretik, OSALANeko zuzendariordea izan zen. 2005 eta 2009 bitartean, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren ardura izan zuen.
Leioako Udalean, Barne Araubideko arduraduna izan zen 2007 eta 2009 bitartean. Lehen Alkateordea eta Hirigintza, Etxebizitza, Obra eta Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumeneko zinegotzia ere izan da 2009tik 2013ra. Gaur egun, eta 2013tik, Leioako lehen emakume Alkatea da.
1.- Udala herritarrengana hurbiltzea eta administrazioarekiko harremanak erraztea, komunikabide berrien bidez eta prozedura administratiboak erraztuz.
2. Egoera ahulenetan dauden pertsonen gizarteratzean, kulturatzean eta enpleguratzean laguntzeko jarduerak sustatzea.
3. Ekonomia sustapeneko politika berriak garatzea enplegua eta jarduera ekonomikoa hazi arazteko.
4. Erabakiak hartzeko partaidetza sustatzen jarraitzea eta Leioa hazi arazteko behar diren akordioak bilatzea.
5. Ikaskuntza partekatuko proiektuak eta umeak ahalduntzeko esperientzia berritzaileak aurrera eramaten jarraitzea.
6. Eraikuntza berria eta hutsik dauden etxebizitzak konbinatzen dituen etxebizitza politikaren aldeko apustua egitea. Hirigintza atsegina, integratzailea, iraunkorra, gizarteratzailea eta arkitektura-hesirik ez duena.
7. Gure udalerriaren ikur diren kalitateko zerbitzuak mantentzea. Leioa hiri garbi, seguru eta iraunkorra da.
8. Kiroldegi berria eraikitzeko akordioak lortzea eta kirola aire librean eta dohainik praktikatzeko guneak egokitzea.
9. Leioako auzo guztiak batzeko garraio urbanoa abiaraztea.
10. Leioan, euskararen erabilera handitzearen aldeko apustuarekin aurrera egitea eta gure hizkuntza bultzatzeko aukera berriak eskura jartzea.