UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

MAÑARIA 2015

Ilusio handiz eta lantaldean aritzeko gogoarekin hartu dut esku artean ditugun egitasmo guztiak aurrera atera ahal izateko

JULEN URIBELARREA

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV MAÑARIA


  • JULEN URIBELARREA

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

JULEN URIBELARREA

Lehen aldia da herrikide eta alderdikideek alkategai izendatzen dutela eta izendapena “ilusio handiz eta lantaldean aritzeko gogoarekin” hartu du “esku artean ditugun egitasmo guztiak garatu ahal izateko”.

Udal esparruan eskarmentu handiko gizona da, azken bi legegintzaldi hauetan zinegotzia izan delako: lehenengo Ekonomia eta Hirigintza arloetan eta bigarrenez Ekonomia eta Herritarren Parte Hartze alorrean. Horrez gain, Mañariko Uri Buru Batzarraren idazkaria era bada.

Udalean daramatzan urteek lagundu diote Mañaria herriak behar duena ezagutzen eta,horregatik, EAJ-PNVren hauteskunde egitasmoaren oinarrian egongo da Mañaria herria hobetzeko egin den lana “ez dugu uste aldaketa handirik behar denik”. Esate baterako, Arau Subsidiarioak eguneratzen hasi dira baina “adostasun maila gutxi dago, eta horren aurrean orain artekoarekin segitzea proposatzen dugu; ez da horren beharrezkoa”. Baina Uribelarreak beharrezko jotzen du aparkaleku berria eraikitzea, antzinako liburutegian gimnasioa egitea, bidegorrietako seinaleak jartzea eta herriko elkarteei laguntzea.

Jeltzaleen hautagaia harro dago Mañaria herriaz, gauza asko eskaintzen dituen herria delako. Herrikide guztien alde lan egiteko konpromisoa hartu du. “Ibiltzen irten nahi badugu, Durangorekin lotzen gaituen bidegorria daukagu; menditik ibili eta kosta ikusi nahi badugu, hiru ordutan Leungane menditik Inunganeraino igo,Mugarrako zelaietatik igaro eta buelta etxera; herrikideekin lasai egon nahi badugu, hiru taberna, enparantza eta pilotalekua ditugu”.

Uribelarreak irakasle ikasketak egin zituen, ezkondua da eta semea eta alaba ditu. “Etxeko gizona” da, baserrian bizi da eta orduak ematen ditu baserri lanak egiten, ingurua garbitzen edo ortuan.

TALDEA

  • JOSE JAVIER ELKOROIRIBE EGUREN
  • JAVIER ARTEAGA BERNAOLA
  • JOSE ANTONIO GAZTELU ZAMALLOA
  • JOSUNE ARRUABARRENA BENGOA
  • LEIRE AZKARRAGA BERNAOLA
  • Mª FELI SAGASTAGOIA REMENTERIA
  • JESUS Mª AMANTEGI MAZAGA
  • FERNANDO ZUGAZAGOITIA ROMERO

EGITASMOA

1.2002ko Arau Subsidiarioak ez aldatu

2.Basoko egurraren biomasaren erabilpena sustatu udal eraikinetan berokuntza sistemetarako

 3. Ibilgailuak aparkatzeko beste parking bat bilatu eta egokitu beharko da

 4.Etxeak berriztatzeko programa bat indartu udaletik

 5.Aintzinako liburutegia gimnasia egiteko tokia bihurtu

 6.Aldebarrenako bideko zati bat Izurtzako muga arte bidegorri moduan markatu

 7.Auzobideak mantendu eta egokitu

 8. Herrian kokatuta dauden elkarte desberdinei laguntza emon

 9.Turismoa sustatu Mañarian

 10.Udal kudeaketan gardenak izango gara