BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Mari Jose Izaguirre Iturzaeta 45 urteko andoaindarra, administraria. Ezkondua eta bi semeren ama.
2007. urtetik, udal lanetan zinegotzi moduan jarduten du. Kultura, zerbitzuak, ogasuna, hirigintza eta sustapen ekonomikoko batzordeen ardura eraman du.
Hondakinen kudeaketa mahaian, EAJko ordezkari lanak egin ditu.
2013tik, ANDOAIN AURRERA >> herritarren partaidetza, eztabaida eta gogoeta foroaren bultzatzailea dugu.
Jakinik Andoainek erabaki garrantzitsuak behar dituela aurrera egiteko, gogoz eta indartsu hartzen du Andoain kudeatzeko erronka.
Lagunekin eta jendearekin egotea gustuko du.
Bere zaletasunen artean familiarekin egotea eta mendi irteerak ditu.
Musika zalea ere bada eta irakurtzea gustuko du.
Kalitatezko gizarte zerbitzuak bermatuko dizkiegu andoaindarrei. Herritarren bizi baldintzak hobetu nahi ditugu, eta, horretarako, babes sistema indartuko dugu, duintasuna, solidaritatea eta giza eskubideak oinarri hartuta.
Gero eta bizilagun gehiagok jotzen dute gizarte zerbitzuetara egoera ekonomikoaren eta gizartearen zaharkitzearen ondorioz. Arreta berezia jarriko dugu gizarte-bazterketa arriskuan daudenengan eta menpekotasun egoeran bizi diren adinekoengan.
Lanbiderekin bitartekaritza zerbitzua eratuko dugu behar handienak dituztenentzat. Denbora luzean langabezian egon direnengan ipiniko dugu arreta. Kontratazioetan andoaindarrek lehentasuna izatea bermatuko dugu, familia kontziliazioa erraztu eta gazteentzako lehen aukera bekak martxan ipiniko ditugu.
5. ENPRESEN JARDUERA eta garapen ekonomikoa ahalbidetzeko ingurune egokiak
sustatuko ditugu
Ekonomia sustatzeko foro bat eratuko dugu, lanbide heziketako ezagutza enpresa sareetara bideratzea bultzatuko dugu eta enpresa jarduera berriak gauzatzeko inguruneak sortuko ditugu. Enpresa haztegiak, coworking-a, aholkularitza eta tutoretza
zerbitzuak bultzatuko ditugu, besteak beste.
6. BERTAKO MERKATARITZA sustatu eta Andoaingo kaleak suspertuko ditugu
Merkataritza-ardatza bultzatuko dugu, ingurune urbano erosoak sortuz eta jarduera ekonomiko berriak ezartzea erraztuz. Hutsik dauden lokalen alokairua bultzatuko dugu, erreformak egitea ahalbidetuz eta baimenak erraztuz. Garbitasuna, argiztapena, azpiegitura eta kaleen mantenua bermatuko ditugu.
Leitzaran bailara sustatuko dugu kirola, formazioa eta aisialdiko jardueren bidez. Herriko ostatu eta alojamendu eskaintza zabalduko dugu turismo ekologikoa, gastronomikoa eta kulturala eskaintzeko.
8. UR SAREAN HOBEKUNTZA lanak egingo ditugu
Ur hornidura sarearen fasekako hobekuntza progresiboa gauzatuko dugu; funtzionaltasun, ingurugiro eta ekonomiaren ikuspuntutik zerbitzu
optimizatu bat bermatzeko.
9. TXIPADUN EDUKIONTZI MARROIA ezarriko dugu eta hondakinen bilketari soluzioa emango diogu
Organikoaren bilketa selektiboa gauzatzeko bosgarren edukiontzia ezarriko dugu herri osoan; bizilagunen artean sailkatze eta birziklapenaren kultura hedatuko dugu. Kanpaina ezberdinak abiatuko ditugu herritarrak sentsibilizatu eta gehien birziklatzen dutenei onurak emateko.
10. ANDOAIN AKTIBO ETA DINAMIKOA berreskuratuko dugu herritarren eskutik
Andoain erakargarria, aktiboa eta bizia bultzatuko dugu; ilusioa sortuko duena, irekia, jasangarria,baloreetan aberatsa, humanoagoa eta erosoa. Herritarrekin lankidetzan gobernatuko dugu, modu ireki batean.