BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Andoni Malaxetxebarria, aurpegi berria, izango da udal gobernura berriro bueltatzea bilatuko duen taldeko zerrenda-burua, azken udal hauteskundeen ondorioz, Bildu eta Aralar taldeen artean EAJri bozketan irabaztea lortu ondoren, jeltzaleek boto gehien lortu zituzten arren. Jeltzaleek Malaxetxebarria aukeratu dute aho batez, jende gazte eta prestatuz osatutako zerrendako buru izan dadin.
Markina-Xemeinen jaioa da, 51 urte ditu, ezkondua da eta alaba eta seme baten aita da. Malaxetxebarria pertsona " langile eta konpromisoduna" da EAJ-PNVren udal taldekoek esan bezala .
Zerutxu Ikastolan, Bera Kruzen , Bekobentan eta Lea Artibaiko Ikastetxean ikasi zuen eta Nemak-en lan egiten du. Lehen eskutik ezagutzen du herriko elkarteen sarea. Orain, jeltzaleen taldeko beste kideekin batera ari da hurrengo agintaldirako gidalerroak islatuko dituen hauteskunde egitasmoa prestatzen . Hautagaiak berak esan duenez "ildo nagusiak " nahiko zehaztuta daude. EAJren alkategaia esparru ezberdinetako elkarteekin batzartu da herrikideen interesak eta kezkak lehen eskutik ezagutzeko .
1. Mugakide doguzan herriekin lotzen gaituen errepideak hobetzea. Bidegorri barria eta Santiago Bidea hobetzea.
2. Jarduera ekonomikoa suspertzea industrian, merkataritzan, nekazaritzan eta abeltzaintzan.
3. Kultur gune barria: Mojen komentua eta eleiza.
4. Kirola sustatzea: ohiko kirolak indartzea eta diziplina barriei sarrera emotea.
5. Egoera zaila bizi dabenei laguntzeko zerbitzuak hobetzeko inbersinoak. San Roke egoitza hobetzeko lanak.
6. Auzoak eta herrigunea lotzea komunikazino eta informazino teknologien bidez: Internet, geolokalizazioa.
7. Energia barriztagarriak, 5. edukinontzia eta sensibilizazino kanpainak.
8. Bardintasun plana esparru danetan indartuko dogu, ekimen barriak martxan jarriko doguz.
9. Udala Bake eta bizikidetza planaren “laguna”. Egitasmo zehatzak planifikatuko doguz.
10. Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak, euskara etorkinen hizkuntza be izan daiten.