BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Udal kudeaketa ez da ezer berria Amezagarentzat. Izan ere, alkate izan den denbora honetan, zortzi urtez izan da herriko zinegotzia (1995-2003). "Maruri-Jatabe da nik maite dudan herria, eta haren alde egin nahi dut", esan du.
Dauden baliabideei etekina ateratzea, udalerri jasangarria izaten segitzeko eta herritarrak ere helburu hori gauzatzeko lanean parte har dezatela, hiritarren segurtasun alorrean hartu diren neurriak finkatzea, saneamendu sarea hobetzeko jardunean aurrera egitea, herritarren artean enplegua sustatzeko ahaleginak egitea, kirol gunea garatzea, herria osatzen duten auzo ezberdinen etengabeko hobekuntza , ibaiak garbitzea, Jata eta inguruetan ibilbideak sustatzea eta geografikoki nahiko sakabanatuta dagoen herriko bizitza piztea. Horiek dira, besteak beste, Isaac Amezagak bere buruari ezarri dizkion erronkak. Helburu horiekin batera ere badaude kudeaketa lan gardenarekin segitzea eta zerbitzu ona jatabetar guztiei helaraztea.
“Benetan sinesten dut herrigintzan ezinbesteko dugula hurbiltasunez lan egitea". Beraz, "kalean izango gara, Maruri-Jatabeko herritarren arazoak konpontzen saiatzen; lortzerik ez duguna agindu gabe; baina, eskuan dugun guztia eginez, bidean aurkitu ahal ditugun oztopo guztiak gainditzeko”. “Urratsak ematen segituko dugu administrazioa hiritarrengana hurbiltzeko, gure nortasun ikurrak errespetatuz baina teknologia berrietara egokituz eta egingo dugun guztiaren protagonista nagusiak udalerriko herritarrak direla argi izanik”.
Euskal Filologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta 41 urterekin aurkeztuko da alkatetzara. Herria eta bere ohitura eta tradizioak maite ditu eta saskibaloi zale sutsua da.