UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

MORGA 2015

Morgan bizi garen guztiontzat lan egin nahi dut herriaz gozatzen segitzeko aukerak, baliabideak eta zerbitzuak izan ditzagun

MARIA TERESA ARTETXE

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV MORGA


  • MARIA TERESA ARTETXE

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

MARIA TERESA ARTETXE

Mari Tere Artetxe izango da Morgako udalerako EAJ-PNV-ren zerrenda-burua. Ondo daki udal politika zer den,azken zortzi urteetan jeltzaleen hautagaia izan delako. Alderdikideek Mari Terek lan esparruan duen eskarmentua eta Udalean irabazi duen esperientzia hartu dute kontuan, maiatzaren 24ko hauteskundeei begira, herriko talde jeltzalearen alkategai izendatzeko.

 

Artetxek ondo daki hurrengo lau urteetan bere herriaren garapenaren alorrean izango dituen erronkak zein diren “Morga herri txikia da, berton bizitza eman duten pertsonak bizi dira eta beste batzuek kanpotik etorri eta bertan geratzea erabaki dute. Lan egingo dut Morgan bizi garen guztiok aukerak, baliabideak eta zerbitzuak izan ditzagun gure herriaz gozatzen segitzeko. Morgako adin guztietako emakume eta gizon guztiek bizitza kalitatea izatea nahi dut. Azken batean, nire helburua da Morga hazi araztea”. Harrotasun osoz esan duenez “Morga da Bizkaiaren birikia, mendiko herria, lasaia, eta denok elkarren ezagun garen herriguneetatik hurbil dago”.

 

Alkategaia Irakasle Eskolan diplomatua da eta hainbat ikastetxetako zuzendari izan da, besteak beste, Etorkizuna Ikastola (Gallarta) eta Santutxuko Luis Briñas. Gaur egun Deustuko Ikastolako zuzendari ordea da. Ezkondua da eta bi seme ditu, zaletasunen artean ditu irakurtzea eta bidaiatzea, baina teknologia berriekin, modarekin eta diseinuarekin ere disfrutatzen du. Argi utzi nahi izan duenez “hurkoari bizitza erraztea gustatzen zait, lanean eta familian, eta nire herria eta herrikideen bizitza kalitatea hobetzeko ekarpena egin nahi nuke, azken urteotan gure udalean egin izan dudan bezala”.

TALDEA

  • ARKAITZ VILLA OLEA
  • JULIA GONZALEZ URKIJO
  • ANA ROSA OLEA ZORROZA
  • AIZPEA URIBE MADARIAGA
  • INMACULADA LOROÑO ORMAETXEA
  • DANIEL ABAUNZA AGIRREZABAL
  • Mª SOL GEZURAGA ZORROZUA
  • EVA URIBE ORUE
  • MIKEL OLEA ARTETXE

EGITASMOA

1.- Pertsonari zerbitzuak hurbiltzeko lan egiten jarraituko dogu.

Urte honetan botika, ileapeindegia, podologoa, diru kajeruaren zerbitzuak martxan jarri dira ia 100.000 euro erabiliz.

 

2.- Errekurtso eta zerbitzu komunitarioak hobetzen jarraituko dogu.

Liburutegian eta medikuaren kontsultan 40.000 euroko hobekuntzak egin dira.

3.- Andra-Mari, Estarta, Obarre, Flores, Oñarte, Ganbe, Meaka, Meakaur, Ola, Morgakoene, Erroteta, Igertu, Eskerika, Gardoa, etabar auzo eta auzoetako toki eta etxebizitzaren izenak landu eta ezagutzera emon, emergentziko zerbitzuaren tokietara heltzea eta atentzioa errazteko.

 

4.- Auzo ezberdinetako bideak hobetzen jarraitu.

Azabala, Igertu, Gardoa, Sagastira dagozen bideak hobetu dira beste batzuren artean ia 200.000 eurokin.

 

5.- Morgako Auzo eta toki  ezberdinetan argia ipinten jarraituko dogu.

Meakaur, Igerrtu, Oñarte, Erroteta, Menike, Meaka, Morgakoene, Izabale,  100.000 euro inguru erabiliz ekintzak egin diren auzo eta toki ezberdinak. Pausorik pauso Morgako beste toki batzutan ere argia ipinten jarraituko dogu.

 

6.- Ura eta saneamenduko sareak – azpiegiturak hobetzen jarraituko dogu.

Kalitate eta kantitatean egunero ura eukitea garrantzitsua da, baita saneamenduko sare egokia. Urte honetan zehar 200.000 euro erabili dira honetan.

 

7.- Tokiak pertsona guztientzako Hobetu eta bizitza eman.

Urte honetan jubilatuentako local bat , kultur-etxea eta umeen jokoen tokian teilatu berezia martxan ipini dira. Morgari  bizia ematen jarri nahi dogu baita pertsonei eta  toki hauek ematen dabe. 200.000 euro inguru.

 

8.- Ekipamenduak hobetzen jarraitu.

Aparkalekuak eta frontoia Meakaurren egin eta hobetu dira beste batzun artean, 300.000 euro erabiliz. Andra- Marin dagoen frontoia hobetzeko emango doguz pausoak.

 

9.- Morga hazi arazi

Aukerak sortzeko lan egin. Adin ezberdinetakoei ekintzak eskeini. Etxe bizitza berrietan, nola hasi behar duen Morgak ezarri. Herriari eta herrikoei bizitza eman.    Osasun zerbitzuak eta beste batzuk, pertsonentzako hurbilak direnak mantendu. Morga ezagutzera eman. Ekin eta egin Morgaren alde.